http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Umorezko Antzerkiaren Jaialdia Arabako 18 herritara iritsiko da 24. aldian

Araia-Asparrena berriz ere izango da egoitza nagusia abuztuaren 11tik eta 15era bitartean, eta, aldiz, herriz herrikoa abuztuaren 5etik eta 27ra bitartean izango da

I.AGOTE

Araia-Asparreneko Umorezko Antzerki Jaialdiak berriz ere beteko ditu zirraraz eta barre algarez udako oholtzak, hogeita laugarren aldia izango duen honetan, eta berriz ere izango du Araia-Asparreneko Udalaren laguntza antolaketan, eta Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa; koordinazioa eta produkzioa, aldiz, Porpol Antzerki konpainiaren kontura izango da. Araia-Asparrena izango da berriz ere programazioaren erdigunea, abuztuaren 11tik eta 15era bitartean, eta, berriz ere, jaialdiak bere adarrak hedatuko ditu Araban zehar, eta 18 herritara iritsiko da abuztuaren 5etik eta 27ra bitartean. Hogei ikuskizun eta are 54 emanaldi ere antzerkiak beteko duen hilabete honetan. Oraingo aldian, ordea, hainbat berrikuntza izango dira.

Horietako bi, jaialdiaren erdigunean izango dira, Araiako herrian bertan. Hasteko, 2017ko hitzordu honetan, aldez aurreko otamen bat izango da ohiko daten aurretik. Eszena proiektu zenbaiten lagin txiki bat izango da, uztailaren 28tik eta 30era bitartean, eta Andra Mari aretoan izango dira. Hiru emanaldi izango dira: ‘Ac Nun. Un ciprés en el desierto’, Zurrunkateatrorena; ‘Hot water’, Parasite Kolektiboarena; eta ‘Jodidos amantes’, Malkoa antzerki konpainiarena. Beste berrikuntza, aldiz, karpa baten pean izango da, Brunette Bross daniar konpainiaren eskutik, “Brunette Bross Circus” zirko ikuskizun ironia, absurdu, eta, nola ez, umore anitzekin betearekin, zeina Araian egongo baita kanpaturik udako bost egun horietan zehar.

Fotos

Vídeos