http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Umore onez betetako marea zuria Herri Krosaren 30. edizioan

Aurten ospatu den 30. edizioan 7,536 parte hartzailek korrika egin dute

IZASKUN MOYANO

Beste behin ere, bilbotarrek ez dute urtero ospatzen den lasterketara hutsik egin. 7,536 parte hartzailek korrika egin zuten igandean Bizkaiko hiriburuko kaleetan zehar. Kamiseta zuria soinean jantzita, irribarretsu abiatu ziren Herri Krosaren 30. edizio honetan. Guztiak irabazle ateratzen diren proban giro bikaina nagusitu zen eta korrikalariek umoretsu burutu zituzten helmugara heltzeko 10 kilometroak.

Goizeko 11.00ak aldera ekin zioten korrika egiteari 'Carros de fuego' abesti mitikoarekin batera. Parte hartzaileek Diego Lopez de Haro kale nagusian hasi zuten ibilbidea eta, ondoren, hiriko kale nagusiak igaro zituzten. Beste batzuen artean, Buenos Aires, Viuda de Epalza, Areeta, Plaza Zirkularra, Hurtado de Amezaga, Zabalburu Plaza, Autonomia kalea, Burdinbidearen Zumarkalea, Maximo Agirre, Deustuko Zubia, Lehendakari Agirre, Mazarredo... Buelta oso hau eman ostean eta lasterketa bukatzeko Kale Nagusira abiatu zen marea zuri guztia.

1987an lehendabiziko edizioa ospatu zenetik, Bilboko Herri Krosa ezinbestekotzat jo izan da, Bizkaia mailan garrantzitsuenetakoa den lasterketa izatera iritsiz.

Joan den igandean Behobia-Donostia ospatu zen eta hurrengo astean 'Santurtzitik Bilbora'-ko lasterketa ezagunaren txanda izango da. Beraz, Krosa, proba biak lotzen dituen zubia izan liteke. Ume, gazte, nagusi zein zaharrek parte hartzeko abagunea izaten dute, banaka zein lagun talde politak osatuz. Dudarik gabe, igande goiza pasatzeko erarik onena da, eguraldi eguzkitsua eta aldarte ona lagun izanik.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos