http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Umeen Deustuko eta Gernikako Gabonetako Parkeak abian dira jada

Aurreko ediziotako Deustuko Gabonetako Parkea./I. Pérez
Aurreko ediziotako Deustuko Gabonetako Parkea. / I. Pérez

Barakaldoko BEC-en handiena jartzen duten arren, haurrek ongi pasatzeko aukera izango dute han ere bai

IZASKUN MOYANO

Urteko azken egunotan Gabonetako oporrak hartzen dituzte etxeko txikienek. Hots, Errege Eguna igaro arte ez dira ikastolara itzultzen. Guraso askorentzat «arazo handia» izan liteke, izan ere, beraiek lanean jarraitzen dute eta ez daukate inor umeon ardura hartzeko. Batzuek aitona-amonekin uzten dituzte, eta besteek haur zaindariren baten laguntza izaten dute. Hala eta guztiz ere, eguraldi hotz eta euritsua nagusi den egunotan zer egin dezakete umeok, etxean gelditu ezean?

Duela urte batzuk PIN edota Umeen Gabonetako Parkea jartzen hasi ziren Barakaldoko BECen. Egun, hainbat dira bertara hurbildu eta ongi pasatzeko erabakia hartzen dutenak. Han jolastu, margotu, dantzatu eta gauzak erosteko abagunea izango dute. Horretarako, atrakzioak, jolasak, tailerrak, eta beste hainbat ekintzatan parte hartu ahal izango dute.

Batzuentzat ordea, urrunegi geratzen da Barakaldoko BEC. Hori dela eta, beraien herrian edota auzoan Umeen Gabonetako Parketxoa jarri dute. Besteak beste, Gernika, eta Deustuko auzoetan haurrak ongi pasatzeko jokoak, tailerrak, antzerkitxoak, atrakzioak eta beste hainbat ekintza antolatuko dituzte.

'Deustu Bizirik' taldeak beraien auzoan datorren urtarrilaren 7arte irekita izango den parkea jarri dute 3 urtetik 10erako umeentzat eskuragarri. Bosgarrenekoz jarraian eta aurreko urteetan izandako arrakasta aintzat hartuta, auzoko denda, zerbitzu eta jatetxeek elkarlanean aritu ondoren urteroko ekintza bilakatu da PIN hau. Bilboko Udala ekimenaren alde agertu da, umeek estalita dagoen espazioan Gabonetako oporrez goza dezaten.

Bestalde, Gernikan ere Gabonetako Umeen Parkea ireki berri dute Jai Alai frontoian. Bertan hiru urte dituzten umeetatik 16 urte bitarteko gaztetxoetara egon daitezke, datorren larunbata bitartean. Goizez zein arratsaldez, gernikarrek joko eta ekintza dibertigarriak burutuz ongi pasatzeko aukera paregabea izango dute.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos