http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Uholdearen arriskuetaz hitz egiten ari dira Bilbon

Programaren helburua uholdeen arriskua murriztea da, herrialdeen arteko lankidetzaren bidez

ELCORREO.COM

Atzo hasi zen eta gaur jarraituko du. Europako 30 aditu inguru Bilbon ari dira uholdeen arriskuaren kudeaketari buruzko lan jardunaldietan hitz egiten. Europako FLOOD-Serv programaren barruan antolatutako topaketa Iberdrola Dorrean izaten ari da. Bilboko Udalak jakinarazi duenez, 2016ko abuztutik dago proiektuan, eta hiri pilotu modura ari da parte hartzen uholdeen kudeaketan eta prebentzioan, Babes Zibileko Zuzendaritzaren bidez.

Zenbait hirik eta enpresak hiru urte daramatzate proiektu honetan lan egiten, Bilbon egunotan egiten ari diren lan jardunaldien bidez. Azken helburua da sentsore, sare sozial edo open data moduko iturrietatik heltzen diren datu multzo bat bilduko duen sistema bat sortzea eta gailu eramangarrietan erabilgarriak izatea, hala nola tableta, sakelako telefono edo ordenagailuetan. Horrela, azken erabiltzaileentzako laguntza izango dira uholdeak gertatzen badira (tokiko agintariak, larrialdietako langileak eta herritarrak.

Bilboz gain, proiektuan Italia, Portugal, Belgika, Austria, Eslovakia eta Errumaniako zenbait administrazio publiko eta enpresa teknologikoetako ordezkariak hartzen dute parte. Europako Batzordeko ordezkariak ere dira Bilbon egun hauetan, proiektuaren egoera ebaluatzeko.

Programaren helburua uholdeen arriskua murriztea da, herrialdeen arteko lankidetzaren bidez. Izan ere, Europako herrialdeek eredu eta ikuspegi desberdinak erabiltzen dituzte uholdeak kudeatzeko eta prebenitzeko, eta bakoitzak bere lehentasunak ditu arintze neurrietarako.

Proiektua aplikatzeko gune nagusia uholdearen arriskuaren kudeaketa da. Europako leku askotan, uholdeen maiztasunak eta indarrak gorantz egiteko joera dauka, batez ere hiriguneetan, eurite handietan. Hori dela eta, proiektuaren azken helburua da iturri desberdinetatik helduko diren datu multzo bat bilduko duen sistema bat sortzea eta azken erabiltzaileentzako laguntza izatea.

Berehalakotasunaren garrantzia

Bilbon egiten ari den lan bileran aplikazio edo zerbitzu publiko proaktibo bat garatu nahi da, herritarren inplikazio maila hobetzeko eta IKTen boterea aprobetxatzeko uholdeen inguruko kontzientzia areagotzeko, gero arriskuak arintzeko irtenbide kolektiboak eta erantzuneko ekintzak abian jartzeko.

Gainera, tokiko komunitatea ahaldundu nahi da, uholdeak arintzearekin lotutako planen diseinuan edota ekintzetan parte har dadin. Uholdeak arintzeko ekintza errentagarri eta ekologikoki arrazionalak ere garatu eta ezarri nahi dira, IKTen eta eragileen arteko lankidetzaren bidez: gobernuak, sektore pribatua, GKE eta gizartearen beste erakunde batzuk.

Proiektuak lankidetzako plataforma bat garatzean jartzen du arreta. Plataforma horretan bilduko dira herritarrak, aginte publikoak eta beste eragile batzuk, eta prebenituta egotea ahalbidetuko du. Horrela, uholdeen eragin kaltegarriak murrizteko behar diren neurriak berehala hartu ahal izango dira. Maiatzean Tulcean (Errumania) egindako bileren jarraipena da Bilboko lan bilera.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos