http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ugao-Miraballeseko DBHko eraikin berria bisitatu du lehendakariak

Eraikin berriak 'L' forma du, 3.331 metro koadroko azalera eraikia orotara, eta 300 ikasle ere hartzeko gaitasuna

ELCORREO.COM

Ugao Ikastetxe Publiko Integratuaren (Ugao IPI) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eraikin berria bisitatu dute asteazken honetan goizez Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Ugao-Miraballesen.

Ugao Ikastetxe Publiko Integratuaren DBH-ko eraikin berriak 'L' forma du, 3.331 metro koadroko azalera eraikia orotara, eta 300 ikasle ere hartzeko gaitasuna. Behe solairuak eta horren gainean eraikiriko beste bi solairuk osatzen dute. Eraikin nagusiak uzten duen alde konkaboan berriz, gimnasioa eta aldagelak daude, hura baino garaiera txikiagoa duen bolumen baten barnean.

Bertan, Lehendakariak adierazi du Hezkuntzaren hobekuntza «herrialdearen erronka» dela, eta Aurrekontuaren lau eurotatik bat zuzentzen zaiola erronka horri. Izatez, azpiegiturak hobetzeko Eusko Jaurlaritzaren planaren parte da ikastetxean egindako inbertsioa. Plan horrek 300 milioi euro ditu, eta planifikatutako jardunen % 80tik gora kasuetan aurreratu da jada.

Hezkuntza Sailak 4.445.175,56 milioi euroko inbertsioa egin ondoren amaitu diren instalazio berri hauei esker, Ugao-Miraballesek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarekin osatu du udalerriko hezkuntza-eskaintza, 2017-2018 ikasturtea hastearekin batera. Irailetik aurrera, DBHko lehen eta bigarren mailetan ari diren 66 ikasle hartzen ditu eraikin berriak. Ugao, Arrankudiaga eta Zeberioko neska-mutilak dira.

Joan zen 2016-2017 ikasturtera arte Arrigorriagako (Ugaoko eta Arrankudiagako ikasleen kasuan) eta Igorreko institutuetara (Zeberiokoak) joaten ziren ikasle hauek, Lehen Hezkuntza nork bere herriko eskolan amaitu ondoren. Dena den, datozen bi urteetan, mailaz maila, Ugaoko Ikastetxe Publiko Integratuaren eskaintza ere hazi egingo da bertako ikasleak hazi ahala, eta horrela DBH osorik eskaintzera iritsiko da (laugarren mailara arte). Egun, DBH-ko 66 ikasle hauez gain, Ugao IPIak beste 381 ikasle ere baditu, herri honetan bertan dagoen Haur eta Lehen Hezkuntzako eraikinean ari direnak.

Azpiegitura berri horri egindako bisitaldian, lehendakariak baliarazi nahi izan zuen Eusko Jaurlaritza egiten ari den ahalegina ikastetxeetan lan egiten duten langileen baldintzak hobetzeko. Lehendakariak premiatu zuen «erantzukizun handiaz» jardutera, ikastetxeak ez daitezen hezkuntza-prozesua eragotz dezaketen tentsioen eraginpean izan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos