http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Getxon bizi zara eta ume sahararrak etxean hartu nahi dituzu? Izena eman apirilaren 15a baino lehen

Saharako haurrak, iaz, Getxon./P. Urresti
Saharako haurrak, iaz, Getxon. / P. Urresti

Interesdunek izena emateko aukera izango dute apirilaren 15era arte

ELCORREO.COM

Urtero gertatzen den moduan, aurten ere atzerriko zenbait haur etorriko dira udan Euskal Herrira. Txernobil, Sahara eta beste hainbat tokietako umeak ikusiko ditugu gure kaleetan 2018ko uztaila eta abuztuan, eta oporren amaiera iristen denean, ume horiek etxean hartu dituzten familiarrek malkoez beteko dute Loiuko Aireportua. Getxoko auzotarrek uztailean eta abuztuan ume sahararrak etxean hartzeko aukera izango dutela helarazi du udalak eta interesdunek izena emateko aukera izango dute apirilaren 15era arte. Ekimena ATFAL Sahararen aldeko Getxoko Elkarteak antolatu du, udalarekin elkarlanean, 'Oporrak bakean' kanpainaren barruan. Aldi baterako harrera programan udalerriko egoiliarrek eta bertan lan egiten dutenek har dezakete parte.

'Uda honetan haur saharar bat etxean hartu' izenburupean, «Tindoufeko errefuxiatuen kanpamentuetako errealitate gordina ahaztu ahal izateko» aukera eskaintzen die programak 10 eta 12 urte bitarteko ume sahararrei, Getxoko Udaletik adierazi dutenez. Egitarauaren helburuak dira adingabeen oinarrizko beharrizanak asetzea, azterketa mediko orokorra, begietakoa eta hortzetakoa ahalbidetzea, bizilekuko klima gogorra pairatzea ekiditea, tenperaturak 55 gradu iritsi ahal direlako, truke kulturala eta getxoztarren artean saharar herriak bizi duen egoeraz sentsibilitatea sortzea.

Urtero bezala, Getxoko Udalak diru laguntza ematen du kanpamentuetatik etortzeko eta joateko bidaiarako, txangoetarako eta ekitaldietarako. Pertsona interesatuek izen-ematea egin edo informazioa eskatu dezakete 658 751 359 telefonoan, atfalgetxo@gmail.com posta elektronikora idatziz eta Getxoko Udaleko Lankidetza sailean (94 466 00 17 eta lankidetza@getxo.net).

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos