Borrar

Udaltzaingoak sare sozialetan segurtasunaren eta larrialdien esparruetan diharduten adituak bilduko ditu Europa jauregian

sergio eguía

Miércoles, 13 de septiembre 2017, 23:29

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Sare sozialetan segurtasunaren eta larrialdien esparruetan diharduten adituak bilduko dira datorren ostiralean, hilaren 15ean, komunikazioaren kudeaketari buruz Gasteizko Udaltzaingoak Europa biltzar-jauregian antolatu duen jardunaldian.

Jardunaldian ezagutzera emango da arlo honetan Polizia Nazionalak (@policia), Mossos de’Esquadra kidegoak (@mossos), Eusko Jaurlaritzaren Segurtasunaren Sailak, Gasteizko Udaltzaingoak (@VG_Policia), Euskadi suhiltzaileak eta Vost Euskadi elkarteek eta euskal herriko beste udaltzaing0o batzuek egiten duten lana.

Herritarren Segurtasunaren Saileko zinegotzi Carlos Zapaterok esan duenez,“sare sozialek garrantzi gero eta handiagoa dute polizia-lanean. Herritarrengana hurbiltzen gaituzte, segurtasunaren alorrean kontzientzia zabaltzen laguntzen dute, berehala informatzeko aukera ematen dute… eta delituari aurre egiten laguntzen dute, salaketa-gune direlako. sare sozialak tresna aparta dira gure lanerako, baina horiek ondo erabiltzen jakin behar dugu, nolabait zuhurtasunez jokatzea ere eskatzen dutelako”.

Ekitaldian parte hartuko dute, besteak beste, Carolina González García, Polizia Nazionalaren community managerra, Eva Abellán Gómez, Mossos d’Esquadrako Komunikazio Alorreko polizia-arduraduna, eta Dorleta Garrido, Gasteizko Udaltzaingoko community managerra.

Polizia Nazionalaren sare sozialen administratzaileak, kidegoa 2006an Facebook, Youtube, Twitter eta Instagrameko profilak diseinatzen hasi zenetik honaino eginiko lna eta izandako eskarmentua azalduko ditu. Plataforma horiek gero eta lagungarriagoak dira.

Bestalde, Mossos d’Esquadrako Komunikazio Alorreko polizia-arduradunak hitz egingo du kidego horretan egiten den sare sozialen kudeaketaz, eta, duen eskarmentua baliatuta, krisiak sare sozialetan kudeatzeko kasu jakin bat azalduko du.

Urteko 365 egunetan 24 orduz identitate digitaleko ikur bat finkatzeko ahaleginetan, jardunaldiaren anfitrioia den Gasteizko Udaltzaingoak –Dorleta garrido community managerra tarteko– Twitterren duen kontuak berau aprobetxatuko du aurkezteko, bai orain arte sareetan eginiko bidea, baita epe labur eta ertainean dituen planak, horien artean herritarrekiko komunikazio-tresna hau indartzea.

Komunikazioa eta gardentasunarekiko kezka da Eusko Jaurlaritzaren jardunaren ardatz nagusietako bat, herritarrekin dituen harremanetan. testuinguru horretan kokatu behar da Eusko jaurlaritzako Segurtasun Saila asmo berritzaileaz zerbitzua hobetzeko asmoz bideratzen ari den hausnarketa. Horri guztiari buruz mintzatuko da kKmunikazio zuzendaria den Julián Beloki.

Hizlarien artean izango da baita Mungia eta Galdakaoko udaltzaingoetako ordezkaririk, bai eta VOST (Larrialdietako boluntario d.igitalak) eta Euskadi Suhiltzaileak elkarteetako kideak ere

Gorka Urtaran alkateak inauguratuko du jardunaldia, zuzenduko zaiena komunikazioaren esparruan diharduten udal-sailetako langileei, bai eta polizia-kidegoetan eta larrialdiekin eta segurtasunarekin zerikusia duten erakunde eta entitateetan aritzen diren teknikari eta arduradunei.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios