http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Udaltzaingoak 'Irekita, oporrak direla eta' kanpaina egingo du berriro, hiriko saltokiei laguntzeko

092, 24 ordu egunean, 365 egun urtean. Ez dugu oporretan ixten, gogoratzen du Udaltzaingoak

SERGIO EGUÍA

“Irekita, oporrak direla eta” lemaren pean, Udaltzaingoak hiriko saltoki eta enpresei laguntzeko kanpaina egingo du berriro, udako oporrak direla eta negozioak itxita daudenean larrialdirik edo premiarik izanez gero ohartarazi ahal izateko.

Urteko egun guztietan eguneko 24 orduetan lan egiten duen larrialdi zerbitzua delarik, Udaltzaingoak gertuko eta komunitateko erreferente eraginkorra izan nahi du herritarren segurtasunaren alorrean. Ekimenaren bidez, komunikazio-kanala irekiko da enpresa eta saltokiek harremanetarako pertsonen datuak eta telefono-zenbakiak eman ditzaten, gorabeheraren bat (ur-isuria, su hasiera, kalteak…) gertatzen bada ere. Azken batean, profesional horiei beren lokaletan zerbait gertatuz gero jakinaraziko zaielako lasaitasuna eskaini nahi zaie.

Kanpainan parte hartu nahi dutenek formulario bat bete besterik ez dute, uztailaren 17tik aurrera; udalaren web-orrian, herritarrei laguntzeko bulegoetan edo Udaltzaingoaren egoitzan (Agirrelanda kalea, 8) eskuratu dezakete orria. Bete ondoren, 092aren posta elektronikora (cecop092@vitoria-gasteiz.org) bidali beharko dute, edo 945 161464 fax zenbakira.

Emandako datuak Udaltzaingoak sortutako datu-fitxategian gordeko dira, bai kanpaina honetarako bai larrialdi edo premiarik izanez gero arduradunen batekin harremanetan jarri behar denerako. Datuak Babesteko Lege Organikoa aplikatzen denez, informazioa ez da “iraungitzen”, eta enpresa eta saltokien jabeek eguneratzeko aukera izango dute, adierazitako bideak erabiliz.

Fotos

Vídeos