http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Udal-igerilekuetako sorospen- eta botikin-zerbitzurako kontratu berria esleitu du Udalak

2,9 milioi euro baliatuko ditu horretarako, hurrengo bi denboraldietan

2017ko urriaren 1.etik 2019ko irailaren 30era arteko aldian udal-igerilekuetako sorospen- eta botikin-zerbitzua emateko kontratu berria esleitu du gaur Tokiko Gobernu Batzarrak. BPXPORT Kirol Zerbitzuak enpresa arduratuko da zerbitzu horretaz, 2,9 milioi euro pasatxoko aurrekontuarekin.

Hamabi udal-instalaziotan eskainiko da esleitu den zerbitzua:

-Mendizorrotzeko eta Gamarrako kirol-esparruetako igerileku eta bokitinetan.

-Aldabe, Iparralde, Judimendi, Lakua, Hegoalde, Ibaiondo, Salburua eta Zabalganeko gizarte-etxeetako igerilekuetan.

-San Andres eta Abetxukuko kiroldegietako igerilekuetan.

Enpresa esleipendun berriaren zereginen barruan hauek sartzen dira: erabiltzaileen segurtasuna zaintzeaz gain igerilekuen erabilera egokia kontrolatuko duen sorospen-zerbitzua planifikatu, kudeatu, kontrolatu eta ebaluatzea.

Horrez gain, sorosleek artatuko dituzten igerileku estalietako botikinetako material sanitarioa eta hornidura jarri beharko du, eta udako kanpainak iraun bitartean, Erizaintzan graduatutako langileak, Mendizorrotza eta Gamarrako botikinetan.

5 + 11 Fundazioa

Era berean, 5 + 11 Fundazioarekin lankidetza-hitzarmena sinatzea onetsi du Gobernu Batzarrak, kirol sustapenerako jarduerak gara ditzan —bai oinarriko saskibaloia sustatzeko, bai bi sexuetako haur eta gazteei zuzendutako aisialdiko jarduerak bideratzeko—. 2016-2017 denboraldirako diru-kopurua 142.700,00 eurokoa izango da.

Bestalde, yoga eta tai-ji programa esleitu zaio Kulturbide Araski Barca aldi baterako enpresa-elkarteari, 2017 eta 2018 urteetarako, 245.098 euroko aurrekontuarekin.

Fotos

Vídeos