http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Zurrumurruen kontra jokatzeko teknikak eskainiko dituzte Getxon

Ilustrazio bat non pertsona batek beste bati belarrira hitz egiten dion./D.V
Ilustrazio bat non pertsona batek beste bati belarrira hitz egiten dion. / D.V

Udalak Zurrumurrurik Ez Akzioaren Urteroko Topaketa antolatu du martxoaren 3 eta 4rako

Jan Echevarría
JAN ECHEVARRÍA

Zurrumurruen kontra borrokatzea ez da gauza erreza. Albiste faltsuak azkar hedatzen dira herritarren artean eta telefono apurtuaren jokuan egongo bagina bezala, zaila izaten da askotan horiek garaiz gelditzea. Getxoko Udalak hiru urte daramatza zurrumurruekin amaitzeko ekimena ospatzen, eta, aurten ere, Ez Akzioaren Urteroko Topaketa ospatuko du Fadurako kiroldegiko instalakuntzetan.

2018ko edizio hori martxoaren 3an eta 4an emango da eta, bertan, pertsona boluntarioen eta zurrumurruen aurkako agenteen zaintzeko teknikak landuko dira. Hortaz aparte, ikus entzunezkoak eta sare sozialak nola erabili behar diren erakutsiko zaie interesdunei, eragina handitzeko helburuarekin eta gizarte sentikor, kritikoa eta aktiboa eraikitzeko ere bai.

Elena Coriak, Immigrazio eta Kulturartekotasuneko Unitateko zinegotziak, azpimarratu duenez, helburu hori lortzeko «eskarmentu handiko hezitzaileak izango ditugu eta horiek ahalbideratuko dituzte Zurrumurrurik ez lanean eta gure bizitzaren beste esparru batzuetan hain garrantzitsuak diren tresnak eta ezaguerak lortzea eta erabiltzea».

Egitaraua larunbatean, martxoaren 3an, hasiko da goizeko hamarretan. Goizean zehar, aldi berean, bi tailer izango dira; bata, gure buruen zaintza eta militantziari buruzkoa, eta bestea, ikus entzunezkoek sare sozialetan duten botereari buruzkoa.

Arratsaldean, bestalde, tailerren gaiak hurrengoak izango dira: erkidego laguntza estrategiak, eta ikus-entzunezkoak eta sare sozialak gure eragina eta erkidegoa handitzeko. 20:00etan ekintza ludikoa izango da eta horren ondoren afaria eta gala bat, 2017ko Zurrumurrurik Ez Estrategiaren Arte Aplikatuen Akademiaren eskutik.

Igandean, 10:00etan, ikus entzunezkoen laborategia izango da, eta horretan parte hartzaileek larunbatean ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute, bideo, gizarte- sare, eta online estrategietan hainbat adituren eskutik, diziplina anitzeko proiektu bat sortzeko.

Intereseko informazioa

Apuntatzeko modua:
Topaketan parte hartu nahi duten pertsonek online bidezko galdetegia bete beharko dute, udal webgunean: www.getxo/aniturumores. Informazio gehiago: antirumores@getxo.eus/ 662 659 042.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos