http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Udalak SEADen Lagunen Elkartearentzako 320.000 euroko ekarpena onetsi du

SERGIO EGUÍA

Tokiko Gobernu Batzarrak SEADen Lagunen Elkarteari 320.000 euroko ekarpena egitea onetsi du. Talde honekiko lankidetza hitzarmenaren XX. eranskina da, 2017ko plan eragileari dagokiona.

Udalak elkarte honekin lotzen duen hitzarmena 1995ekoa da, eta urtero ezarri behar da urteko lankidetza-programa. Garapenean Laguntzeko Udal Zerbitzuak aurkeztutako txostenean egungo egoera eta Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuen testuingurua zehazten dira. Bertan aurreko programen gauzatzea eta 2017rako proiektuak zehazten dira. Mantendu egin dira aurreko urteetan abian jarritako hainbat proiektu, esaterako erizaintza eskolarako eta kanpamenduetako zerbitzu publikoak mantentzeko laguntzak. Era berean, jaso egin da elikadura-segurtasunari buruzko proiektua, eta gazteekin abiarazitako lan ildoak mantendu.

Gasteizko Udalak Gasteizko profesionalek hainbat proiektutan eskainitako borondatezko lankidetza nabarmendu du.

Fotos

Vídeos