Borrar
Udalak hitzarmen bat sustatu du Azoka plazaren aurreko guneari etekin handiagoa ateratzeko

Udalak hitzarmen bat sustatu du Azoka plazaren aurreko guneari etekin handiagoa ateratzeko

Udalak eta azokaren emakidadunak bi alderdietako edozeinek sustatutako intereseko jarduerak antolatzeko bide emango dute, oraingo erabilerak errespetatuz

i.agote

Domingo, 26 de noviembre 2017, 00:02

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Tokiko Gobernu Batzarrak “Centro Comercial de la Plaza de Santa Bárbara S.A.” sozietatearekin hitzarmena egitea onetsi du, Azoka plazaren sarrera nagusiaren aurrean dagoen espazio libreari etekin handiagoa ateratzeko. Espazio horrek 890 metro koadro du, eta udalaren titularitatekoa da; orain zati bat erabiltzen da, ostalaritzako mahaitxoak jartzeko eta azokako bi lore-dendek landareak erakutsi eta saltzeko.

Hitzarmenari esker, Udalak eta azokaren emakidadunak bi alderdietako edozeinek sustatutako intereseko jarduerak antolatzeko bide emango dute, oraingo erabilerak errespetatuz. Hitzarmenak jarduera intentsiboak (15 egunetik gora irauten dutenak eta beste batzuekin bateragarri ez direnak) eta unean uneko jarduerak bereizten ditu. Kasu batean zein bestean, baimena lortzeko modua eta proposatzen den erabilera ahalbidetzeko behar den tramitazioa arautu dira.

Azoka plazaren emakidadunak bere gain hartuko ditu espazio hori garbitzeko eta lursail osoari dagokion OHZ ordaintzeko gastuak, eta euri-urak biltzeko eta estolderia instalazioak mantentzeko lanak. Udala, berriz, farolak mantentzeaz eta horietan Eguberrietako apaingarriak jartzeaz arduratuko da, orain arte bezala.

Azoka plazaren emakidadunak urbanizatu zuen hitzarmenaren xede den azalera, merkataritza ekipamendu hori handitu eta berritzeko lanen barruan. “Udalak zein Azoka plazako merkatariek erabilera ordenatu eta partekatua eman nahi genion espazio horri, interes orokorreko jarduerak egin ahal izateko. Hitzarmen horren bitartez, beste urrats bat egiten dugu Bost Enparantza proiektuaren barruan Santa Barbara plazaren inguru osoa biziberritzeko eta merkataritza sustatzeko”, adierazi du Ogasuneko zinegotzi Itziar Gonzalok.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios