http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Udalak gazteen lonjen erabilerak zehaztu eta arautzeko prozesuari ekin dio

SERGIO EGUÍA

Udalak berriro ekin dio gazteen lonjak arautzeari; gaur arratsaldean bertan, gazte taldeek eta udal zerbitzuek aurreko agintaldian Sindikoak aurkeztu zuen ordenantza-zirriborroari ekarpenak egiteko prozesua jarriko da abian.

Zerikusia duten agenteen ekarpenek ordenantza-zirriborroa aberastea da prozesuaren xedea, ondoren ordenantza-proposamen bat landu eta ohiko bideetatik onets dadin.

Ordenantza berriaren helburua litzateke gazteekautokudeatutako aisialdi-espazioak eta hiriko gainerako interesak normaltasunez bateratzea. Bestetik, aisia lonjetan ematen duten gazteen eta bizilagunen arteko bizikidetza hobetu nahi da. Beste helburuetako bat gazteen zein bizilagunen segurtasuna hobetzea da, eta gazteei informazio argia ematea lonja bat aisialdirako alokatzeko egin behar dituzten izapideei buruz, baita erabiltzeko eskubide eta betebeharraei buruz ere.

“Gure ustez, leku horien balioa aitortu behar dugu, gazteek autokudeatutako aisialdi-espazioak diren aldetik, eta askotan gizartean duten irudi negatiboa hautsi. Izan ere, leku horiek gazteen autonomia eta erantzukizuna sustatzen dute: gazte-taldeak aretoa bilatu, aukeratu eta alokatu egin behar du, barne araudia ezarri, zereginak banatu, etab. Aldi berean, auzokoen bizitza ukitzen dute, eta bizikidetza errazteko konpromisoak eta betebeharrak hartu behar dituzte beren gain. Arauetan hutsune bat dago, eta horrek zalantzak sortzen ditu tartean dauden aldeen eskubide eta betebeharrei buruz, eta batzuetan segurtasun falta gazte eta auzokoentzat”, azaldu du Gazteriako zinegotzi Iñaki Prusillak.

Gaur hasitako prozesua 2018ko martxorako amaitzea espero da, denbora hori beharko baita ordenantzak jaso behar dituen alderdi guztiak aztertzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos