http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Udalak datorren astean aurkeztuko du Gasteizko LGTBI taldekoen egoeraren lehen diagnostikoa

Mahai ingurua – Aldarte, Kualitate Lantaldea eta TransBolloMarika sarea partaide– eta Kai Etxanizen kontzertua izango dira aurkezpen-ekitaldian

I.AGOTE

Udalak datorren astean aurkeztuko du Gasteizko LGTBI taldeko herritarren errealitatearen diagnostikoa. Abenduaren 14an, 18:30ean, aurkeztuko zaie diagnostikoa, Goiuri jauregian, herritarrei eta informazio-emaile nagusi izan diren LGTBI taldekoei.

Azterlana udal gobernuaren eta Irabazi taldearen arteko erabakia tarteko sustatu da eta hauxe du: LGTBI taldekoek hainbat arlotan –espazio publikoa, hezkuntza, lana, osasuna eta aisia– bizi duten errealitatea ezagutzea, ikuspegi feminista eta intersekzionaletik. Hobeto ezagutu nahi da talde honek pairatzen duen bazterkeria, balizko esku hartze ildoei ekiteko. Proiektua lotuta dago Emakumeen Etxearen proiektuarekin, Berdintasunerako IV. Planarekin eta indarkeria matxistari aurre egiteko estrategiarekin.

Azterlanak LGTBI pertsonen egoera islatuko du, ahalik eta ongien. Azterlanaren ondorioek Berdintasunerako IV, planean sartuko diren lan-esparruak eta lehentasuneko ekintzak zehazteko balioko dute. Halaber, diagnostiko honek erantzun egiten dio Gasteizko mugimendu feministak 2016ko martxoan, indarkeria matxisten kontrako “Feministok Prest!! 11 eraso 12 erantzun’ manifestaldia zela eta, udalbatzari egindako eskabideari.

Aldarteko Elena Olaortuak eta Kualitate Lantaldeko Itziar Camarak aurkezpen ekitaldiko mahai-inguruan aurkeztuko dituzte diagnostikoaren ondorio orokorrak eta sexu eta genero dibertsitatearen arloko esku hartzeetarako gomendioak. Bestalde, TransBolloMarika Sareko Sejo Carrascosak Gasteizek LGTBI borrokaren birpasa historikoa egingo du, trantsizio garaitik abiatuta.

Ekitaldiari amaiera emateko kontzertu eskainiko du Kai Etxaniz abeslari eta konpositore nafarrak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos