Borrar

Udalak beste bi lantegi antolatu ditu Enpresak Sendotzeko Programaren barruan

Estrategiari eta marketinari buruzko tailerrak izango dira

sergio eguía

Sábado, 14 de octubre 2017, 23:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Enpresak Sendotzeko Programa Gasteizko Udalaren ekimena da, enpresa sortu berrien iraupena luzatzeko asmoa duena, eta azarorako beste bi lantegi antolatu dira horren barruan. Prestakuntza zati labur batek (4 ordu) eta banakako aholkularitzak (2 ordu, aholkularitza enpresarekin adostuta) osatzen dute lantegi bakoitza.

«Udalak enpresei laguntzeko baliabide-sorta zabala du, bai ideia bat abian jarri nahi duten ekintzaileei zein jardueran urteak daramatzatenei sostengu emateko. Enpresak Sendotzeko Programa berriki enpresa abian jarri dutenentzat da, oso kontzeptu zehatzei buruzko orientabideak behar baitituzte, aholkularitzaren eta prestakuntza puntualaren bidez», adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Lehen lantegia azaroaren 6an egingo da, eta estrategia izango da gai nagusia: kontzeptu horrek enpresaren jarduerarako duen balioa sakon aztertuko da, eta negozio baten eboluzioa hasieratik estrategiaren ikuspegitik nola analizatu eta geroko jarduerak programatzeko CANVAS tresna nola erabili ikasiko da.

Bigarren lantegian enpresari aplikatutako marketinaren zenbait alderdi azalduko dira: bezeroen analisia, 5×5 merkataritza-plana, kanpo-komunikazioa eta saltzeko argudioen bilaketa, eta negozioaren aurkezpen eraginkorra. Azaroaren 13rako aurreikusi da.

Bi lantegiak Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroan (Eskola kalea, 10) egingo dira; izen-ematea doakoa da, eta online izapidetu behar da.

Azaroan enpresak sendotzeko antolatutako lantegiez gain beste lau egin ziren martxoan.

Gainera, Udalak bat egin du Gasteizera iritsi den bide-segurtasunari buruzko “En la carretera, cerveza SIN” kanpainarekin. Herritarren Segurtasunaren zinegotzi Carlos Zapaterok, Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendari Sonia Díaz de Corcuerak, Cerveceros de España-ko zuzendari nagusi Jacobo Olallak eta kanpainaren bozeramaile Ramón Praderak aurkeztu dute kanpaina.

Sei motozale dira Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) eta beste erakunde batzuen laguntza duen kanpaina horren protagonistak, eta joan den udan ia 5.000 kilometro egin zituzten 30 probintzia eta 13 hiritan barrena, gizarteari oro har gogorarazteko alkoholak ez duela lekurik errepidean, eta gidariei bereziki.

Aurkezpenean, Udaltzaingoak “alkoholaren eta gidatzearen arteko bateraezintasunaz” ohartarazteko egiten dituen prebentzio-kanpainak nabarmendu ditu Carlos Zapaterok. “Edanda gidatzea eragotzi nahi dugu, jokabide arduragabea eta arriskutsua baita”.

Horrekin lotuta, Herritarren Segurtasunaren zinegotziak gogorarazi du udaltzainek ia 9.000 alkoholemia-proba egin zituztela 2016an, horietako 890 trafiko-istripuen ondorioz. Azken horietako % 11tan emaitza positiboa izan zen. “Hots, alkohola hirian gertatutako ehun trafiko istripuren eragile zuzena izan zen, eta hori eragotzi nahi dugu. Gidariek jakin beharra dute alkohola kontsumitzeak bederatziz biderkatzen duela trafiko-istripua izateko aukera”.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios