http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Udalak aurrera jarraitzen du Berdintasunerako IV. Plana lantzen

Zuzendaritza batzordea osatu du, udaleko sail guztien ordezkaritzaz

SERGIO EGUÍA

Udalak aurrera jarraitzen du Berdintasunerako IV. Plana lantzen, eta zuzendaritza batzordea osatu du, zeinean udaleko sail guztietako zuzendariek hartuko baitute parte.

Berdintasun Zerbitzuak udal zuzendariak bildu ditu gaur goizean, IV. Planaren IV. oinarrizko agiria aurkeztu eta lan-egutegia definitzeko. Arlo ezberdinetako zuzendariek zuzendariek elkarrekin berdintasuna lantzeko proiektu estrategikoak identifikatuko dituzte.

Gasteizko Udala, Berdintasun Zerbitzuaren bitartez, Gasteizko genero-berdintasunerako IV. Plana (2018-2021) lantzen ari da, agintaldi honetako proiektu estrategikoetako bat baita.

“Proiektu hau bat dator gobernatzeko 2015-2019 plan estrategikoarekin. Berdintasuna udal gobernu programaren barruan sartzeko eta gure programa estrategikoan sartzeko borondate politikoa dugu. Hain zuzen ere, III. Planaren ebaluazioak erakutsi du politikarien lidergo eta konpromisoa behar direla, bai eta sailetako zuzendaritzena ere, udal gobernuan berdintasuna sustatzeko. Orobat, koordinatu beharra dago, sail guztiek horizonte komuna izan behar baitute, eta elkarlanean aritu”, azaldu du alkateak gaur goizean zuzendari guztiek egin duten bileran.

IV.Planak 5 ildo estrategiko ditu: gobernantza eta udalaren ekintza politikoa; bizitzaren iraunkortasuna sustatzen duen politika ekonomiko eta soziala; emakumeen ahalduntzea; sexu eta generto aniztasunaren aitorpena, eta hiri segurua, inklusiboa eta indarkeria matxistarik gabea.

Fotos

Vídeos