http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Udalak 41.000 euroko laguntza emango du Aenkomerrek tokiko merkataritza sustatutzeko

SERGIO EGUÍA

Tokiko Gobernu Batzarrak Gasteizko Udalaren eta Aenkomer-Arabako Merkataritza eta Zerbitzu Enpresaburuen Federazioaren arteko lankidetza-hitzarmena onetsi du, aurten Gasteizko merkataritza-enpresak sustatu, kudeaketan lagundu eta lehiakortasuna hobetzera zuzendutako lau proiektu garatzeko. Udalak 41.000 euro jarriko ditu hitzarmenaren bitartez, eta horietatik 23.000 euro Bono Denda kanpainarako erabiliko dira, Eguberrietako kanpainaren barruan egin ohi baita.

Horretaz gain, Gasteizko Udalak eta Aenkomerren sinatu duten hitzarmenak bi ekimen berritzaile aurreikusten ditu: merkataritza ibilbideak antolatzea pertsonentzako ekipamenduen sektorean, eta euskararen erabilera sustatu izanaren saria —duela gutxi banatu diren Aenkomer sarien XIV. edizioan sortutako kategoria berria da—.

Azkenik, merkataritza-establezimenduentzako bisita birtualen programa lagunduko da diruz; horri esker, hamar enpresak online zerbitzuak hobetu ahalko dituzte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos