http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Udal gobernuak hitzarmenak onetsi ditu Hiesaren aurkako Batzordearekin, Clara Campoamor elkartearekin, IRSErekin eta Elkarte Afroamerikarrarekin

SERGIO EGUÍA

Tokiko Gobernu Batzarrak zenbait hitzarmen sinatzea onetsi du, zehazki, Hiesaren aurkako Batzordearekin, Clara Campoamor elkartearekin, IRSErekin eta Elkarte Afroamerikarrarekin; horien bidez, Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak 2.314.407 euro jarriko ditu gizarte alorreko zerbitzuak emateko.

Gobernuak ontzat eman ditu Udalak Hiesaren aurkako Herritarren Arabako Batzordearekin dituen lau hitzarmenak, Aterpe gaueko zentroa, Estrada eguneko zentroa, Etxe Irekia harrera egiteko udal zentroa eta udalaren zainpeko etxebizitzak kudeatzeko.

Hiesaren aurkako Batzordeak 1.481.377 euro jasoko ditu orotara aurten, honela banatuta:

Aterpe (442.453 €). Etxerrik ez duten pertsonei gauez harrera emateko baliabidea, unean bertan oinarrizko prestazioak eskaintzen dituena: ostatua, gosari eta higienea.

Estrada (452.892 €). Eguneko arretako zentroa, bazterkeria egoeran dauden pertsonei laguntzeko. Gizarteratze komunitarioa eta aisialdiaren erabilera sustatzen ditu.

Etxe Irekia (314.829 €). Bizitegi-bazterketa kronifikatuan dauden eta gainbehera etorritako pertsonei ostatua eta bizikidetza emateko baliabidea da, iraupen luzeko zerbitzua eskaintzen duena. Ostatu eta mantenu zerbitzuak eskaintzen ditu, laguntzarekin batera.

Zainpeko etxebizitzak (271.203 €). Iraupen ertain edo luzeko egonaldietarako etxebizitza kolektiboak, bazterketa egoeran edo egoteko arriskuan dauden pertsona eta familiei ostatua emateko.

Datozen egunetan, Udalak zenbateko horien % 25 ordainduko dio Hiesaren aurkako Batzordeari, lehen hiruhilekoaren ordainketa gisa.

Hiesaren aurkako Batzordearekiko hitzarmenaz gain, hitzarmenak onetsi dira Clara Campoamor elkartearekin, IRSErekin eta Elkarte Afroamerikarrarekin, eta haiek ere dagokien zenbatekoaren % 25 jasoko dute laster.

Clara Campoamor elkartea (283.564 €). Genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeei harrera emateko etxebizitzen programa garatzeko hitzarmena.

IRSE (55.000 €). Zainpeko etxebizitza batean gizarte eta hezkuntza arloetan esku hartzeko programa bideratzeko hitzarmena, gizarte ahultasun-egoeran dauden pertsonei zuzendua.

Biztanle afroamerikarren Afro elkartea (494.466 €). Zainpeko etxebizitzetan gizarte eta hezkuntza arloetan esku hartzeko programa bat garatzeko hitzarmena, migratzaileei zuzendua.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos