http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Udal gobernuak desinfektatzeko eta arratoiak desagerrarazteko kontratu berria esleitu du

I.AGOTE

Gasteizko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak desinfektatzeko eta intsektu zein arratoiak desagerrarazteko zerbitzuen esleipena onetsi du gaur; 2017ko azarotik 2020ko abendura arte emango dira zerbitzu horiek. Ezsa Sanidad Ambiental enpresak —oraingo kontratua luzatuta dauka— jarraituko du lan horiek egiten, 386.995 euroan.

Enpresa esleipendunak arratoiak desagerrarazteko kanpainak egingo ditu urte osoan, tratamendu jarraitu eta etengabeak eginez. “Horiek indartzeko, udaberrian, udan eta udazkenean tratamendu intentsiboak egingo dira, garai horietan karraskariek duten ugaltze-ahalmenari kontra egiteko”, azaldu du Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munainek.

Tratamendu intentsibo horietaz gain, beste sei tratamendu osagarri egingo dira udalerri osoan, gutxi gorabehera hilabetez egunero esku hartuz. Ohartarazpenak jasotzeko etengabeko arreta zerbitzua ere eskainiko da, berehala erantzuteko.

Kontratu berriaren arabera, nahitaez leku hauetan egin beharko dira arratoiak desagerrarazteko lanak:

-parke eta lorategiak;

-estolda-sare publikoa;

-kolektoreen hustubideak;

-elikadura saltokien, azoken eta janari biltegien inguruak;

-urbanizatu gabeko alderdiak;

-herritarrek antzemandako lekuak;

-AMVISAren ponpatze eta birkloratze estazioak;

-udal teknikarien iritziz arreta berezia eskatzen duten alderdiak.

Bestetik, zerbitzu berria Gasteizko udalerrian intsektuak desagerrarazteaz ere arduratuko da, salaketak eta udal teknikariek egindako eskaerak kontuan hartuta; udal jabetzako 300 areto eta instalaziotan ere egingo ditu desinfektatzeko eta intsektu zein arratoiak desagerrarazteko lanak.

Fotos

Vídeos