http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Udal Banda, Musika, Arte eta Prozesu Institutua eta Autismo Arabaren kontzertua Principalean

Udal Banda, Musika, Arte eta Prozesu Institutua eta Autismo Arabaren kontzertua Principalean

Musika komunitarioaren (community music) bidezko ekintza da, autismoa duten helduen gizarte-inklusioa sustatzearren

IERA AGOTE

Udal Musika Banda, Musika, Arte eta Prozesu Institutua eta Autismo Araba elkartu egin dira musika komunitarioaren (community music) bidezko gizarte-inklusioko proiektu batean; ikasturte osoa iraungo du horrek, eta Principal antzokian maiatzaren 20an kontzertua eskainiz bukatuko da.

Musika, Arte eta Prozesu Institutua (MAP) musikoterapia zentro aitzindaria da, eta erreferentziazkoa estatuan. Udal Musika Bandak proiektu bat garatu nahi izan du aipatutako zentroarekin, eta biek Autismo Araba-ren erabiltzaileak hautatu dituzte lankidetza egiteko, haren helburu nagusia baita autismoa duten helduen gizarte-inklusioa sustatzea, musikaren bitartez.

Joan den irailean hasi zen proiektua lantzen, harreman eta komunikazio fasearekin: taldeko kideak Musika Etxera joan ziren bisitan, eta Bandako zenbait musikari boluntario, Autismo Araba-k Landaberden dituen instalazioetara. Bihar, abenduak 19, lehen faseko azken bisita egingo dute bi klarinete-jotzailek, tuba-jotzaile batek eta tronpeta-jotzaile batek.

Eguberrien ondoren, bigarren fasea hasiko da: Autismo Araba-ko eguneko zentroko musikoterapeutek eta gainerako langileek buru-belarri ekingo diote azken ikuskizuna prestatzeari.

Zehazki, “Creando y recreando Peter Pan” lana antzeztuko dute, Ferrer Ferrán konpositorearen “Peter Pan” lana oinarritzat hartuta. Principal antzokian izango da, “Familientzako musika” zikloaren programazioaren barruan. Udal bandaren zuzendariondoko Iker Olazabalek gidatuko du guztia.

Horrek jarriko dio urrezko amaiera ikasturteari, baina parte hartzen duten taldeak dagoeneko esperientziak partekatzen ari dira, eta musika pentsatzen, eztabaidatzen, erabakitzen eta sortzen, testuinguru ezberdinetan eta hainbaten partaidetzarekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos