http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Udako ikastaroak atzo hasi ziren Baionan

Hizkuntzalari Euskaldunen III. Topaketekin hasi ziren aipatutako ikastaroak

ELCORREO.COM

Baionan egingo diren ikastaroak hasi ziren atzo Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) 45. udako ikastaroen baitan Iruñetik eta Eibarretik igaro ondoren, UEUk prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Hain zuzen, Hizkuntzalari Euskaldunen III. Topaketekin hasi ziren Baionako udako ikastaroak. Iker euskara eta euskal testuen ikerketa zentroan egingo da topaketa. Halaber, atzo eta gaur, 'Testu pragmatikoen itzulpena fr-eu konbinazioan' eta 'Hizkuntza praktika ekologikoak haurren hezkuntzan' ikastaroak egiten ari dira, Ereintza AEK euskaltegian.

Gainera, gaur eta bihar, 'Frantses Iraultza garaikohizkuntza politikaren ondorioak Ipar Euskal Herrian' (Iker zentroan) eta 'Talde dinamizazioa: hezkuntza herritarra eta bizipenetan oinarritutako metodologia' (Ereintza AEK euskaltegian) ikastaroak egingo dira, eta Baionako eskaintza bukatzeko, 'Euskara gaitasuna lantzeko tailerra' egingo da bihar Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) egoitzan.

Fotos

Vídeos