http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Udako eskaintza turistiko bateratua dauka Urdaibaik

Hainbat leku eta zerbitzuetako informazioa batzen da gidan./
Hainbat leku eta zerbitzuetako informazioa batzen da gidan.

Eskaintza bateratu horretan pertsona guztientzako proposamenak batzen dira

IRATXE ASTUI

Udako eskaintzaren barri emoteko alkarlanean dabilz Bermeo, Gernika eta Mundakako Turismo Bulegoak. Ekimenaren helburua da, zonaldea bisitatzen dabezen pertsonek «modu praktiko eta erakargarriago batean eskaintza guztiaren barri izan ahal izatea», azaldu dabe Bermeoko Turismo Informazio Bulegotik.

Eskaintza bateratu horretan pertsona guztientzako proposamenak batzen dira; besteak beste, bisitatzeko interesgarriak diran lekuei buruzko informazioa -Gaztelugatxeko San Juan, Santimamiñeko kobak, Urdaibai Bird Center, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa -Madariaga dorretxea, Bermeoko Arrantzaleen Museoa, Batzarretxea, Gernikako arbola-, hainbat itsas ibilbide, bertoko produktuak, eta hainbeste motatako jarduerak -nordic walking ibilbideak, jaitsierak, paddle surf, kayak, ibilbide historikoak Urdaibaitik, surf, eskalada, orientazioa, tirolina, itsasontzian ibilaldiak-.

Eskaintza turistikoaren barri udalerrietako euskarri digitalak erabiliz emoten da; bai sare sozialen bitartez zein Udaletako weborrialdeen bitartez, «eta baita whatsapp-an», azaldu dabe. Horrez gain, betiko moduan, Urdaibaiko turismo arloko enpresa guztiei igorri jake informazioa euren bezeroei be Urdaibaiko eskaintzaz gozatzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos