http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Txirrindularitzak Bizkaia hartuko du asteburu honetan

Aurtengo Emakumeen Biran izango da Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldea, baita Durango-Durango Emakumeen Sarian ere

Aurtengo Emakumeen Biran izango da Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldea. Probako antolatzaileek jakinarazi dutenez, Agurtzane Elorriagak zuzendutako taldeak lasterketan lehiatuko du, baita Durango-Durango Emakumeen Sarian, Duranguesa Txirrindulari Elkarteak antolatutakoan. Sandra Alonsok, Alice Maria Arzuffik, Dani Christmas, Henrietta Colborne, Lucía González eta Cristina Martínez-ek osatuko dute txirrindulari-taldea, Ane Iriarte eta Lierni Lekuona txirrindulari euskaldunekin batera.

Agurtzane Elorriagak, Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldeko kirol zuzendariak adierazi duenez, denboraldiko bost egunik garrantzitsuenei ekingo diete hilaren 18tik 22ra. Izan ere, Durango-Durango Emakumeen Saria eta Emakumeen Bira jarraian egingo dira, urtero bezala.

«Logikoa den bezala, lehiaketa egun hauetan maila onean ibili nahi dugu. Ostegunekoa denboraldiko lasterketarik garrantzitsuena izango da guretzat, etxeko lasterketa baita eta guk antolatzen baitugu. Partaidetza bikaina izango da eta pozik gaude aurten ere lasterketa aurrera atera dugulako. Badakigu maila bikainean aritu gaitezkeela eta gauza politak lortzeko borrokatuko dugu. Iaz bigarren talderik onena izan ginen eta aurten horrelako emaitza arrakastatsu bat lortzea gustatuko litzaiguke».

Birari dagokionez, World Tourrerako mailarako jauzia nabaritu egingo da, munduko txirrindularirik onenak bertan izango dira eta. «Ibilbidea ondo ezagutzen dugu eta gure burua ihesaldietan erakusten eta emaitza onak lortzen ahaleginduko gara», gaineratu du zuzendariak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos