http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

BAT txartela mugikorrarekin kargatu ahal izango da

Bat, Mugi eta Barik txartelak./Telepress
Bat, Mugi eta Barik txartelak. / Telepress

Helburua etorkizunean Mugi eta Barik txarteletan ere erabiltzea da

ELCORREO.COM

BAT txartela arinago kargatu nahi duzu? Eta edonon? Arabako Mugikortasun Aginteak bultzatuko du gailu mugikorretarako aplikazio baten merkaturatzea, aukera emango duena BAT txartela kargatzeko eta garraio publikoko ordainketa sistema horretako beste gestio batzuk egiteko. Helburua da BAT txartelaren erabilera erraztea, tranbiaren geltokietan, banku entitateen kutxa automatikoetan eta Euskotren-en bulegoetan errekargatu beharrik gabe.

Arabako Mugikortasun Aginteak erabaki hori hartu zuen, Aldundiaren Jauregian egindako eraketa bilkuran, Josu López Ubierna Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatua mahaiburu izan duelarik. Bertan izan ziren Gasteizko Udaleko alkateorde Itziar Gonzalo eta koordinatzaile Víctor García HidalgoBere lehenbiziko bilkura horretan, erabaki du, baita ere, urratsak ematea Bizkaiko eta Gipuzkoako txartelak (BARIK eta MUGI) Arabako garraio publikoen sistema osoan erabili ahal izan daitezen.

Erakundeen arteko koordinaziorako aholku organo hau lurralde historikoan mugikortasunaren arloko eskumenak egikaritzen dituzten eta garraio operadore moduan diharduten erakundeek osatzen dute (Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Vitoria-Gasteizko Udalak), eta hiru administrazio horiek Araban garraio publikoa hobetzeko duten borondatea eta konpromiso erkidea du abiapuntua.

Erakunde bakoitzak hiru ordezkari dauzka: Josu López Ubierna diputatua eta Marian Gutiérrez eta Felipe García zuzendariak, Foru Aldundiaren partez; Itziar Gonzalo alkateordea, Iñaki Prusilla zinegotzia eta Víctor García Hidalgo udal administrazioaren koordinatzailea, Udalaren partez; eta Antonio Aoiz Garraio sailburuordea, Janire Bijuesca zuzendaria eta Imanol Leza Euskotren-en zuzendaria, Eusko Jaurlaritzaren partez.

Arabako Mugikortasun Agintea, Foru Aldundiaren Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailari eratxikita dago eta, besteak beste, arlo honetako politika eta estrategiak batera jartzeko eginkizuna dauka, Arabako herritarrei garraio sistema integrala, kalitatezkoa, segurua, jasangarria eta iristerraza eskaintzeko; eta garraio publikoko zerbitzuak eta azpiegiturak planifikatu eta koordinatzeko erabakiak hartzea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos