http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

300 txakurrek beraien trebetasun bereziak erakutsiko dituzte Orduñan

Iazko edizioko partehartzaile batzuk.
Iazko edizioko partehartzaile batzuk. / Telepress

Atzotik ostegunera arte Agility Séxtuple izeneko txapelketa ospatuko da herrian

IZASKUN MOYANO

Orduñan aurten ere Euskadiko Agility Séxtuple txapelketa izango da egunotan. Hemen 300 txakur baino gehiagok hartuko dute parte tuneletatik igaroz, salto handiak emanez, gurpil azpitik pasatuz, eskailerak igoz eta pasarelak zeharkatuz, aurretiaz zirkuitua ikusi gabe. Frogok denbora laburrenean burutu behar izango dituzte, zigorrik jaso gabe, beraien jabeen ahozko aginduak jarraituz.

Euskadiko Agility Clubak antolatu du lehiaketa eta bere esanetan herri bizkaitarrak ekitaldia berriz bertan burutzeko baldintza onenak dituela azpimarratu du. Proba guztiak belar artifizialdun Arbietoko futbol zelaiean egingo dira, igerileku, kanpaleku eta etxabereok bainua hartzeko primerakoa den lakuaren aldamenean. Horrez gain, Orduñak, hitzordura hurbiltzen den pertsona orok arratsaldea herria bisitatzen edota bertako jakiez gozatzen igarotzeko aukera aparta eskaintzen du.

Hitzordua kantauri isurialdean ospatzen diren garrantzitsuenetakoa da. Seigarren edizio honetan Espainia osotik eta baita Suedia, Frantzia zein Portugaletik hurbilduko diren 300 txakur baino gehiagok hartuko dute parte. Izan ere, txapelketako epaimahaia Suedia, Espainia, Frantzia eta Txekiar Errepublikako kideez osatuta dago.

Frogak goizeko 9,00ak eta 13,00ak bitartean burutuko dira hainbat pistatan. Epaimahaikideek eguneko ibilbide ezberdinak diseinatzen dituzte, non txakurrek igaro baino zazpi minutu lehenago soilik ikusi eta ikasiak izan beharko duten. Ugazabak epe labur horretan diseinuaz jabetu eta tranpak non dauden ikasten saiatu beharko dira, txakurrak atera bezain pronto ahozko aginduak bakarrik emateko aukera baino ez baitute. Ezin dituzte abereak ikutu, ezta hauek motibatzeko herramintarik erabili.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos