Borrar

TUVISAk hamabi metroko hamar autobus hibrido berri erosiko ditu

Sozietatearen Administrazio Kontseiluak —Itziar Gonzalo da lehendakaria— unitate horiek erosteko 3.550.000 euro inbertitzea onetsi du

i.agote

Sábado, 23 de septiembre 2017, 00:42

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

TUVISAk 12 metroko hamar autobus hibrido berri erosiko ditu. Horietako bost 2018an iritsiko dira Gasteizera, eta beste bostak 2019an. Udalaren garraio-enpresaren Administrazio Kontseiluak —Itziar Gonzalo da lehendakaria— unitate berriez hornitzeko kontraturako lehiaketa onetsi du gaur goizean, XX XX eta XX alderdietako kontseilukideen aldeko botoaz; 3.550.000 euro inbertituko dira horretarako. Ibilgailu bakoitzeko gehienezko prezioa 355.000 euro izango da. Gorka Urtaranek iragarria zuen udal gobernuak autobus horiek erostea proposatzeko asmoa zuela, TUVISAren flota berritzen jarraitzearren. “Teknologia eta ingurumen jauzia oso garrantzitsua izango da. Ibilgailu horiei esker TUVISAren kalitateak aurrerapauso garrantzitsua emango duelakoan nago, flota gaztetzeaz gain iraunkorragoa egingo baitute”, azaldu du alkateorde eta TUVISAren lehendakari Itziar Gonzalok. Maiatz bukaeran atera ziren kalera konpainiak agintaldi honetan erositako beste hamar ibilgailu, 18 metro luze direnak. 2009az geroztik flotari gehitutako lehen ibilgailuak dira. Konpainiaren osasuna ona da, eta horren seinale da erabiltzaile-kopurua, abuztura arte 9.489.710era iritsi baita. Kopuru horrek azken hilabeteetako goranzko joera sendotzen du, iazkoa baino % 2,38 handiagoa baita.

Hiri garraio kolektiboko zerbitzua emango duten autobus hibrido berriek ingurumen, gizarte eta ekonomia iraunkortasuna bermatuko dute, duten teknologiari esker energia-kontsumoaren eraginkortasuna lortu nahi baita; gurpil-aulkietarako hiru leku izango dituzte, eta ibilgailuetara igotzeko arrapala elektriko eta eskuzkoak. Fidagarritasuna, iraungarritasuna, garbitu eta mantentzeko erraztasuna, eta balio erantsia dakarten berrikuntzak ere hartuko dira kontuan. Autobusek motor bikoitza edukiko dute: batetik, barne-errekuntzako motorra, lau alditako diesela, 240 CV-tik gorako potentzia duena; bestetik, motor elektrikoa, 100 kW-etik gorako potentziarekin.

Udal gobernuak erabateko konpromisoa du TUVISArekin, zeinak 50. urteurrena bete baitu aurten. Horrekin lotuta, Urtaranen gobernuak hainbat ekimen jarri du abian agintaldian, besteak beste, kotxetegiak lekuz aldatzeko eta berdimentsionatzeko proiektua, eta lantegiak eta bulegoak berritzea. Gainera, garabi flota osoa berritu da, % 100, 4 unitate berri erosi eta dagoeneko lanean ari baitira. Bestetik, azken urtean hobekuntza ugari egin dira Artiumeko eta Iradier Arenako aparkalekuetan, hala nola kudeaketarako makineria berria instalatu, luminariak berritu, edo aipatutako lehenak zituen hezetasun arazoak konpontzeko jarduerei ekin. Aparkalekuetarako plana ere aurkeztu du Urtaranen gobernuak, besteak beste, neurri hauek jasotzen dituena: udal aparkaleku guztien kudeaketa TUVISAren esku uztea, eta prezio politika berria, hainbat mota eskainiz, malguagoa eta herritarrentzako erakargarriagoa izan dadin.

Bestetik, toki-erakundeetarako eskaeraren araberako BUX garraio-zerbitzua Radio Taxi enpresari esleitzea erabaki du TUVISAko Administrazio Kontseiluak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios