http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Turismo ekologikoaren adituak bilduko ditu Euskadiko Ekoturismoaren I. Foroak, Gasteizen

SERGIO EGUÍA

Euskadiko Ekoturismoaren I. Foroa egingo da ostegunean eta ostiralean, otsailaren 1ean eta 2an, Gasteizen, Europako Biltzar Jauregian, eta turismo ekologikoaren alorreko hainbat aditu bilduko ditu antolatu diren mahai inguru eta hitzaldietan.

Alfredo Retortillo Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak eta Maider Etxebarria Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak aurkeztu dute Euskadiko Ekoturismoaren I. Foroa asteklehen honetan, Gasteizen eskainitako prentsaurrekoan.

Sailburuak adierazi du helburua dela foroa "hitzordu erregular bihurtzea Euskadin", sektoreko profesionalek turismo ekologikoari buruz hausnartu eta eztabaida dezaten. "Uste dugu unea dela Euskadirentzat ekoturismo estrategia globalagoa eratzeko, erakunde eta eragileen arteko lankidetzaren bitartez baliabideak batuta", esan du.

Duela urtebete inguru antolatu zen Ekoturismoari buruzko Espainiako I. Biltzar Nazionala, Turismo Ministerioak eta Estatu Idazkaritzak antolatuta. Bertan finkatu ziren "Daimiel deklarazioa" delakoaren oinarriak, baita ekoturismo produktuaren plangintzarako aholkuak ere.

"Bide horretan jarraitu behar dugu, aurrea hartu eta aitzindariak izan. Ostegunean inauguratuko dugun lehenengo foro hori da turismo konprometitu eta arduratsuaren bidean egiten ari garen apustuaren aldeko beste pauso bat", adierazi du Retortillok.

Bere hitzetan, ekoturismoak turismoa herrialdean zehar banatzen eta desestazionalizatzen laguntzen du, eta turismo aktiboa sustatzen du, baita naturarekin lotura eta errespetu handiagoa duena ere. "Bidaiariaren sentsibilizazioa bultzatzen du eta bidaia helburu bakarra izan daiteke edo herrialdeko kultur eta hiri eskaintzak osa dezake. Gure herrialdearen kasuan, distantziak laburrak direnez, egonaldia luzatzen lagun dezake", esan du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos