Borrar
David T. Johnsonen emaztea, soldaduaren kutxaren alboan. E.C.
Trumpek «errespetu faltaz» hitz egin ziola aitortu du Nigerren hildako soldadu baten amak

Trumpek «errespetu faltaz» hitz egin ziola aitortu du Nigerren hildako soldadu baten amak

Kongresuko kide demokrata den Frederica S. Wilsonek gauza bera esan ondoren egin dira ezagun adierazpenok

izaskun moyano

Jueves, 19 de octubre 2017, 21:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Nigerreko mendebaldean yihadista talde batek egin zuen erasoaren ondorioz joan den urriaren 5ean soldadu amerikar batzuk zendu ziren. Hauetako baten amak esan duenaren arabera, Trump presidenteak «errespetu falta» erakutsi zuen doluminak ematen deitu zionean.

«Trumpek errespetua faltatu digu nire seme alaba, senar eta baita neroni ere», onartu du Cowanda Jones-Johnsonek. Izan ere, bera bertan zegoen presidenteak David T. Johnson soldaduaren alarguna den Myeshia Johnsoni telefonoz deitu zionean. Soldaduaren amaren adierazpenok kongresuko kide demokrata den Frederica S. Wilsonek «Trumpek errespeturik gabe» hitz egin ziola esan ondoren eraman dira argitara. Politikariak, telefono deia zuzenean etzun baitzuen, alargunaren ondoan egon zelako unean bertan.

Zendutako soldaduaren familiarekin zegoen Wilson presidentearen deia jaso zuten momentuan. «Negarrez zegoen denbora osoan (Myeshia), eta eskegi zuenean ‘bere izena ere ez zuela gogoratzen’ aitortu zidan», adierazi du. Era berean, AEBko presidentea «txantxetan zegoela zirudien». «Ondorengoa aipatu zuen: ‘Soldadutzan sartzerakoan bazekien zer gerta zekiokeen, baina hala ere min ematen duela suposatzen dut’».

«Badirudi soldadutzara sartzen den kide orok hiltzeko asmoz egiten duela. Horrela interpretatu genuen, behintzat. Ikaragarria, bihozgabea, zoroa eta premiagabea izan zen. Aho bete hortz utzi ninduen», gehitu du. Presidenteak Wilsonen aurka egin du Twitter sare sozialaren bidez, «elkarrizketa harek adierazitakoaren oso bestelakoa izan zela adierazten duten frogak» dituela tweet batean idatziz.

Hala eta guztiz ere, Etxe Zuriko prentsa idazkaria den Sarah Huckabeeren arabera, elkarrizketa hura ez zen grabatu, baina Trumpek telefono deia egin zuen unean gela berean «errespetuzko tratua» eskaini ziela aitortzen duten kide bi zeudela onartu du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios