Borrar
El debate electoral de EL CORREO con los candidatos, en directo a las 11.00 horas

Tresna teknologiko berriak merkatarien eskura jartzeko ekimena

Bilbaodendak eta Kutxabankek indarrak batu dituzte helburu horrekin

elcorreo.com

Lunes, 13 de noviembre 2017, 01:23

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurrerapen teknologikoek eta ekonomian sartu diren kudeatzaile eta plataforma berriek merkataritza-merkatuan eragin handia izan dute. Oraindik ordainketa gehienak eskudirutan, kreditu eta zor txartelarekin, edota transferentziaz egiten diren arren, ordainbide berriak gero eta hedatuago daude, kontsumitzaileari ordainketa esperientzia azkarra, erosoa eta segurua eskaintzen baitzaio. Mugikor aplikazioak, 'wallet', HCE teknologia, 'contacless', edo txartel birtualak, XXI. mendeko ordainbide berrienetarikoak dira eta merkatariek hauek kontuan hartzea ezinbestekoa bilakatu da lehiakortasunaren trena ez galtzeko. Merkataritza elektronikoaren hazkundeak, ordainketa digitalak modazko ekintza bihurtzearekin batera, eskudirua alde batera uztera bultzatzen gaitu.

Berrikuntza eta garapenaren alde egiteko, tresna berritzaileenak merkatarien eskura jartzearen garrantziaz kontziente izanik, bilbaoDendak eta Kutxabank indarrak batu dituzte merkataritza sektoreari aholkularitza, sostengua eta tresna berriak eskaintzeko, haien negozioen garapena eta bideragarritasuna bermatzeko. Bihar, elkarteek Lankidetza Hitzarmena sinatuko dute, Bilboko merkataritza sektorearen lehiakortasuna bultzatzeko helburuarekin, horien artean.

Lankidetza Hitzarmenaren inguruan, bilbaoDendak elkartearen -12 merkataritza elkarte, Erriberako Merkatua, Zubiarte, El Corte Ingles, Bilboko Merkataritza Ganbara eta Bilboko Udala batzen dituen plataforma- 2.000 elkarkideei zuzendutako mahai-ingurua antolatu dute. 'Ordainbideen iraultza' izena duen mahai-ingurua bihar, Iberdrola Dorrean (Bilbo) 19:00etan izango da. Aholkulari espezializatu eta Kutxabank, VISA eta Euro 6000 ordainbideetako adituek hizketaldi honetan parte hartuko dute, bertaratutako publikoari egungo ordainbideen egoera era errazean azalduz, baita haren segurtasuna ere. Horrez gain, gai honen inguruko 'retail' joerei buruz hitz egingo da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios