http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Tren zerbitzu bereziak, Mundaka Festival jaialdian

Gainera, gaueko zerbitzua egongo da gaur eta bihar gauean

ELCORREO.COM

Mundaka Festival jaialdira joatea errazteko helburuarekin, Euskotren sozietate publikoak Matiko-Mundaka-Matiko tren zerbitzua indartuko du gaur eta bihar, zenbait tren erdi zuzenekin eta Atxuri-Bermeo-Atxuri tren bereziekin. Gainera, gaueko zerbitzua egongo da.

Horrela, Euskotrenek jakinarazi duenez, Mundaka-Zornotza-Matiko noranzkoan, trenak izango dira Mundakatik Zornotzako geralekura 23:44an eta orduan behin 00:23tik 05:23ra. Bihar gauean, tren hauek Zornotzako geltokiraino joango dira, 02:23koa eta 04:23koa izan ezik. Halaber, Mundaka eta Matiko artean trenak izango dira 02:23an eta 04:23an (erdi zuzenak), Mundaka eta Atxuri artean 06:52an eta Mundaka eta Gernika artean 22:39an eta 07:23an. Tren horiek guztiak Bermeotik irteten dira.

Bestalde, Matiko-Mundaka noranzkoan, trena izango dira Matikotik Mundakara 20:35ean eta 21:35ean (erdi zuzenak), Atxuritik Mundakara 21:19an eta 22:19an eta Zornotzatik (geralekua) Mundakara 23:16an, 00:21ean, 01:21ean, 02:21ean, 04:21ean eta 06:21ean; bihar gauean, tren hauek Zornotzako geltokitik irtengo dira 00:19, 01:19, 02:19, 04:19 eta 06:19. Gainera, Gernikatik Mundakara trenak izango dira 02:12, 03:42 eta 06:12an.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotrenen langileak dauden geltokietan eta geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean, @euskotrenEJGV Twitter gunean eta Euskotrenen gailu mugikorretarako app ofizialean.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos