http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Transexualen eskubideak bermatu nahi ditu Getxo Kirolak-ek

Transexualen eskubideak bermatu nahi ditu Getxo Kirolak-ek

Udal kirol zerbitzuek talde honetako pertsonekin jarduteko orientazioak planteatu dituzte

JAN ECHEVARRÍA

Transexualen eskubideak bermatzea da helburua eta, horrekin batera, pertsona hauek kirola egiteari utzi ez diezaioten ere bai. Hori dela eta, Getxoko Udalak transexualak diren pertsona abonatuekin udal kirol-zerbitzuetan jarduteko orientabideak ematen dituen ebazpena onartu zuen maiatzean, horren eskubideak bermatze aldera eta diskriminazio ekintzak ekiditeko.

Ebazpen horrek orientazioak errazten ditu eta kirol-komunitateari zuzendutako sentsibilizazio, aholkularitza eta prestakuntza arloko jarduerak ez ezik, transfobia edo bazterketa egoerak saihesteko eta horietan esku hartzeko balio dutenak proposatzen ditu ere bai.

Orientazioek inklusioa, berdintasuna, justizia soziala eta diskriminazio-eza... bilatzen dituzte, arreta bereziarekin adingabekoentzat, horiek bereziki ahulak direlako gizarte-bazterketako egoeren aurrean, eta kirolari dagokionean, kirolari egiteari utzi diezaioketelako.

Erabiltzaile transexualekin jarduteko orientabideen arabera, Getxo Kirolakeko zuzendaritzak beraiekin azaltzen diren egoerak aztertuko ditu, erabiltzailearen identitate sexuala eta jaiotzean emandako sexua ez datozela bat jakin ondoren. Kirol eta antolakuntza arloko premiak identifikatuko dituzte jardueren proposamena egiteko, intimitate-eskubidea bermatuko da, eta, adingabeen kasuan, komenigarritzat jotzen bada, Getxo Kirolaken erreferentziazko pertsona bat izendatuko zaio, harengana zuzentzeko ustekabekoren bat gertatuz gero.

Era berean, aukeratutako izena erabiltzeko eskubidea errespetatuko da, eta dokumentazio administratiboa egokituko da. Gauzak horrela, pertsonak bere genero-identitatearen arabera Getxo Kirolaken hautaturiko instalazioak (komunak eta aldagelak barne) erabiltzea bermatuko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos