http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Tourrean, MTV sarietan... euskarari «dagokion tokia ematea» eskatu du Euskaltzaindiak

Gasteizetik ibilitako Vuelta 2015ean./Efe
Gasteizetik ibilitako Vuelta 2015ean. / Efe

Antolatzaileei gogorarazi dien bezala, euskal hizkuntzak toki «duina eta aproposa» izan behar du aurten antolatuko diren ekitaldi horietan guztietan

ELCORREO.COM

Espainiako Vueltaren eta Frantziako Tourraren antolatzaile eta sustatzaileei euskarari «dagokion tokia emateko» eskaera egin die Euskaltzaindiak. Halaber, eta aurten Vueltak Bizkaiko lurraldearen eremu zabal bat zeharkatuko duenez, Akademiak gutunak bidali dizkie Bizkaiko ahaldun nagusiari, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuari eta Bizkaiko Euskara eta Kultura Foru diputatuari.

Beste alde batetik, aurten Barakaldoko BECen antolatuko den MTV Europe Music Awards eta Bilboko San Mamesen jokatuko diren Europako errugbiko Challenge eta Champions txapelketako finalak direla eta, Euskaltzaindiak eskaera bera luzatu die Bilboko, Barakaldoko eta Getxoko alkateei.

Gutunetan eskatzen die euskarari dagokion tokia emateko ekitaldi horietan guztietan, euskal herritarren hizkuntza eskubideak kontuan hartuz, eta zeregin horretan laguntzeko prest azaldu da. Horrela, arduradun horiei guztiei gogorarazi die euskarak toki «duina eta aproposa» izan behar duela aurten antolatuko diren ekitaldietan, «gutxienez, gainerako hizkuntzen parekoa» izan behar duena.

Akademiak euskal hiztunen eskubideak «arretaz zaintzeko» eskatu die Ipar zein Hego Euskal Herriko ordezkari publikoei eta sustatzaile pribatuei, ekitaldiotan «euskarari zor zaion tokia emanez». Horrela, «baikortasunez» hartu ditu halako ekitaldiak, «euskal ekonomian eragina izan ez ezik, Euskal Herria eta gure hizkuntza eta kultur ondarea nazioartean ezagutzera emateko aukera paregabea dela iruditzen zaiolako».

Euskaltzaindiak baikortasunez hartu ditu halako ekitaldiak, euskal ekonomian eragina izateaz gain, Euskal Herria eta gure hizkuntza eta kultur ondarea nazioartean ezagutzera emateko aukera paregabea direla iruditzen zaiolako.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos