http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Tourrean eta Vueltan euskarari «dagokion tokia ematea» eskatu du Euskaltzaindiak

Gasteizetik ibilitako Vuelta 2015ean./J. Andrade
Gasteizetik ibilitako Vuelta 2015ean. / J. Andrade

Antolatzaileei gogorarazi dien bezala, euskal hizkuntzak toki «duina eta aproposa» izan behar du aurten antolatuko diren ekitaldi horietan guztietan

ELCORREO.COM

Espainiako Vueltaren eta Frantziako Tourraren antolatzaile eta sustatzaileei euskarari «dagokion tokia emateko» eskaera egin die Euskaltzaindiak.

Zehazki, akademiak euskal hiztunen eskubideak «arretaz zaintzeko» eskatu die Ipar zein Hego Euskal Herriko ordezkari publiko eta sustatzaile pribatuei, ekitaldiotan «euskarari zor zaion tokia emanez». Horrela, «baikortasunez» hartu ditu halako ekitaldiak, «euskal ekonomian eragina izan ez ezik, Euskal Herria eta gure hizkuntza eta kultur ondarea nazioartean ezagutzera emateko aukera paregabea» dela iruditzen zaiolako.

Gauzak horrela, gutunetan eskatzen die euskarari dagokion tokia emateko ekitaldi horietan guztietan, euskal herritarren hizkuntza eskubideak kontuan hartuz, eta zeregin horretan laguntzeko prest azaldu da. Horrela, arduradun horiei guztiei gogorarazi die euskarak toki «duina eta aproposa» izan behar duela aurten antolatuko diren ekitaldietan, «gutxienez, gainerako hizkuntzen parekoa» izan behar duena.

Tour eta Vueltaz aparte, Euskal Herrian antolatuko diren beste hainbat ekitaldietan euskararen alde egitea eskatu dute ere bai. Hau da, Barakaldoko BECen antolatuko den MTV Europe Music Awards eta Bilboko San Mamesen jokatuko diren Europako errugbiko Challenge eta Champions txapelketako finalak direla eta, Euskaltzaindiak eskaera bera luzatu die Bilboko, Barakaldoko eta Getxoko alkateei eta izaera horretako ekitaldiak antolatuko dituzten gainerako herrialdeetako arduradunei ere bai.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos