http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Tokiko rock-ak bere lekua izango du Arrigorriagan

ELCORREO.COM

Anariren melodia leunen lekukoa hartuko du Highlights taldearen rock-and-roll sendoak Arrigorriagan. Udazkeneko Kontzertuen baitan laugarren emanaldia eskainiko du etxeko taldeak Lonbo Aretoan, herriko taldeak sustatzen aritzen den Soinuarri rock elkartearen eskutik. Arrigorriagako talde honek Shine on izeneko bigarren lana aurkeztuko du larunbatean 20:00etatik aurrera, eta sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da.

Highlights rock-taldea 2009an sortu zen Arrigorriagan. Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketaren XXVI. edizioan bigarren postua lortu zuten eta lehiaketa berean Euskal Herriko talderik onena izendatu zuten ere bai. Aldaketa batzuk egin ostean, Miguel Moralek (Sisha Pangma eta Positiva) taldearekin bat egin zuen eta orain ezagutzen dugun taldea sortu zen horrela.

Bere sarrerarekin, beraz, taldea itxi egin zen: Mario Coira (gitarra eta ahotsa), Miguel (ahotsa eta baxua), Xabier Valero (gitarra) eta Sergio García (bateria). 2015ean, The Sewergrooves suediar taldearekin bira egin zuten, Storming the Gates euren lehen EP-aren sei abestiak aurkezteko. Hortaz aparte Euskal Herriko zenbait eszenatokitan izan dira ere bai.

Atlantikoaren bi aldeetako hard rock klasikoaren gitarra-tradizioa ondo baino hobeto zaintzen duen lan bat da: Mountain-etik Thin Lizzy-ra; halaber, Guns N’ Roses eta UFO taldeen soinua eta grunge estiloaren ukituak ere uztartzen ditu.

Fotos

Vídeos