http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Tintinen argitaratugabeko komiki bat enkantean jarri eta 68,501 eurotan erosi dute

Tintinen marrazki bat./
Tintinen marrazki bat.

'Irla beltza' izeneko alea 1943ko edizio berezi bati dagokio, eta egun munduan hiru baino ez dira gelditzen

IZASKUN MOYANO

Catawiki izeneko webgunean Tintinen 'Irla beltza' (L’Ille Noire, frantsesez) izena daraman argitaratu gabeko komikia enkantean jarri eta 68,501 euroan erosi berri dute. Hau, 1943ko edizio alternatibo bati dagokio eta egun hiru ale baino ez dira gelditzen. Webgunean bertan adierazten den legez, saldutako komikia «hiruren artean bitxi eta ezohikoena» omen da. Izan ere, Hèrgek hamar ale baino ez argitaratzeko agindu zuen, egunkari ezberdinek kopia bana izan dezaten.

Hala eta guztiz ere, enkantean jarritako alea ez da inoiz bidalia izan, eta Hèrgek berak erabiltzen zuen jatorrizko liburuaren bertsio modernoagoa egiteko lan tresna gisa. Hori dela eta, komikian bertan egileak eskuz egindako apunte txikiak eta 31 argazkitan ebaketak aise antzeman daitezke. Munduan bakarra den piezatzat har genezake lana, gainera 1965ean argitaratu zen Tintin 'Irla Beltza' komikiaren zirriborro gisa erabilia izan zen.

Falta diren ebakitako irudiak galdutzat jo zituzten Tintinen komikietan aditua zen herbeerear batek Tinterman Casterman argitaletxeko artxiboan argazkiak zituen kopia aurkitu zuen arte. Arraro samarra iruditu zitzaion eta argazkiak atera zituen, eta geroago, herbeerearrak ateratako irudiok enkantean jarritako komikiari dagozkiola konturatu ziren.

«Albuma hain da bitxi eta berezia, ezinezkoa dala tankerako bat merkatuan aurkitzea. Izan ere, bere balio jakina erabakitzea oso zaila da kolekzioen munduan», adierazi du komikietan aditua den Catawikiko Patrick Vrankenek. Beraz, alea 68,000 euroan saldu izana «eskaintza itzela» dala iruditu zaio.

Honako honetan, Tintinek bidaia berri bat egingo du bere lagun Milurekin batera. Kazetaria, Eskoziara joango da maltzurren pistaren atzean. Han, Ben Moreko gazteluak ezkutatzen dituen sekretuak argitu beharko ditu. Ez da zeregin erraza izango, munstro misteriotsu baten presentziak guztia hankaz gora jarriko baitio.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos