Borrar

Thinking Fadura Europako 100 ekimen baino gehiagoren artean hautatua

Osasunean eta ingurumenean duen inpaktua neurtzeko

Elcorreo.com

Lunes, 21 de mayo 2018, 22:57

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Europako INHERIT programak thinking Fadura prozesua hautatu du Europako 100 ekimen baino gehiagoren artean, Fadurako kirol-parke berriak erabiltzaileen eta inguruneko pertsonen osasunean izango duen inpaktua neurtzeko. INHERIT egitasmoak bizimodu osasungarriko eta ingurumena babesteko praktikak aztertzen ditu.

Fadurako kirol parke berriak izango duen eragina neurtzeko asmo hori aintzat hartuta, Getxo Kirolak elkarlanean arituko da Basque Centre For Climate Change (BC3) zentroarekin, Udaleko hainbat arlotako teknikariekin eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren sailarekin.

Kiroletako zinegotzia den Álvaro Gonzálezek esandakoaren arabera, «Europako sarearen partaide izateak eta osasun eta ingurumeneko aurrerapenak Getxon ikertzeak, aukera itzela eskaintzen digu espazio publiko handi horrek herrian nahiz erabiltzaileengan izango duen inpaktua zehaztasun zientifikoarekin ezagutzeko. Faduraren eraldaketa proiektuan aliatu horiek izatea albiste garrantzitsua da eta, ezbairik gabe, lan horrek laguntza handia emango dio herritarrekin, pertsona abonatuekin eta kirol-erakundeekin jada burutzen ari garen parte-hartze prozesuari».

Proiektua Osasunaren Europako Sareak (EuroHealthNet) koordinatzen du, eta Europako Batzordeko Horizonte 2020 ikerketa- eta berrikuntza-programaren finantzaketa jaso du. Taldearen lan-saioak maiatzaren amaiera aldera hasiko dira, eta aurrerapenak www.thinkingfadura.eus web orrialdean jasoko dira.

Web orrialde berean jadanik eskuragarri dago parke berria diseinatzeko prozesuan modu digitalean parte hartzeko plataforma, hasita dauden tailerretara joan ezin duten pertsonek parte har dezaten.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios