http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ellas talde bizkaitarrak Madrilen joko du asteburu honetan

Joseba Agirre, Iñaki Arza, Urtzi Etxebarria eta Ander Mazak Ellas taldea osatzen dute./Ellas
Joseba Agirre, Iñaki Arza, Urtzi Etxebarria eta Ander Mazak Ellas taldea osatzen dute. / Ellas

Balmasedako bandak 'Ellos son ellas' diskoa aurkeztuko du

Silvia Cantera
SILVIA CANTERA

Ellas talde bizkaitarrak Madrilen joko du larunbatean. Balmasedako laukoteak Hangar 48 aretoan zuzeneko berezi bat eskainiko du 22.00etatik aurrera. Bertan haien lehenengo diskoa, 'Ellos son ellas', aurkeztuko dute Bizkaian hainbat kontzertu eman ostean. Sarrerak entradium.com web orrian eros daitezke lau euroan.

Sopelan, Balmasedan eta Bilbon jo ondoren, Ellas Madrilen jotzeko irrikan dago. Bere azkenengo diskoak hamaika abesti ditu eta Jagoba Ormaetxeak ekoiztu zuen TAOM Studios-en. 'Noviembre' single-arekin ezagutarazi zuten haien lana, eta Zorrozaurren grabatutako bideokliperako lagun eta jarraitzaileen laguntza izan zuten.

«Letra landuak eta mezu argiak» sortu dituzte. Iñaki Arzaren hitzetan, haien «azalaren zentimetro bakoitza» jarri dute: «Diskoaren abestietan nabaritzen dela uste dugu. Emaitzak harro sentiarazten gaitu».

'Ellos son ellas' lana udazkenean argitaratu bazuten ere, taldea ia hamarkadako ibilbidea darama eszenatokietan. Iñaki Arza (gitarra eta abeslaria), Joseba Agirre (gitarra), Urtzi Etxebarria (baxua) eta Ander Maza (bateria) bizkaitarrek Mild bandan jotzen zuten. Urteak pasa ahala, laukoteak aldaketa baten beharra sumatu zuen eta beste izen bat aukeratu zuen. Izan ere, Mild-en garaian sortutako abesti batzuk azkenengo disko honetan daude.

BBK Live-n jo zuten

Urte horietan kontzertu berezi asko eman zituzten. Eszenatokia Amaral, Supersubmarina, Miss Caffeina eta Sidecars bezalako bandekin partekatu zuten eta BBK Live, Donostia Kutxa Kultur eta Ebrovisión jaialdietan jo zuten. Baina aurten ere pozik egoteko arrazoi ugari izango dituztela aurreratu dute. Egunkari honetan argitaratutako elkarrizketa batean Arzak esan bezala, «onena orain hasiko da».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos