http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Taberna baten barruan lapurtzen harrapatu dute Portugaleten

Palankaxka bat erabili zuen segurtasun-pertsiana behartzeko eta beste bi lapurreta-saio ere egotzi zaizkio atxilotuari

ELCORREO.COM

Muskizko ertzainek 23 urteko gizonezko bat atxilotu zuten astelehen goizeko lehen orduan, ostalaritza-lokal batean egindako lapurreta-delituaren akusaziopean. Lokal horretara sartzeko segurtasun-pertsiana behartu zuen eta, gero, kristal bat apurtu zuen. Taberna horren ondoan dauden beste bi tabernek ere babes-pertsianetan kalteak zituztenez gero, arrastatuari indarra erabiliz lapurtzeko beste bi saio ere egotzi zaizkio.

Astelehen goizeko bostak inguru, Ertzaintzari ohartarazi zioten ustez lapurtzen ari zirela Portugaleteko ostalaritza-establezimendu batean. Berehala hurbildu zen herritarren babeserako patruila bat, eta berretsi zuen gizonezko bat zegoela lokalaren barruan. Eskuan zuen ebaki batetik odola zerion. Agenteek babes-pertsianaren giltzarrapoa behartuta zegoela eta ateko kristala apurtuta zegoela egiaztu zutenean, gizonezkoa atxilotu zuten, indarra erabiliz egindako lapurreta-delituaren akusaziopean. Lokalaren ondoan, palankaxka bat aurkitu zuten agenteek, itxuraz atxilotuak barrura sartzeko erabili zuena.

Inguruko beste bi tabernatako segurtasun-pertsianak ere behartuta zeudela ikusi zuten. Hurbiltasuna eta atxilotuak aurreko tabernan sartzeko erabilitako modus operandia ikusirik, beste bi lapurreta-saio ere egotzi zaizkio atxilotuari.

Gizonezko hori aurrez ere beste lau aldiz atxilotu dute, azkena, joan den uztailaren 5ean, Barakaldoko enpresa batean lapurtzeagatik. Astelehen arratsaldean eraman zuten epailearen aurrera, polizia-eginbideak amaitu ostean.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos