http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Sukaldaritza euskaraz Laudion

Sukaldaritza euskaraz Laudion

SERGIO EGUÍA

Basalarrina Euskara Elkarteak antolatu du “Sukaldean goxo-goxo” tailerra. Adin guztientzako lagunentzat egongo da zabalik euskaraz sukaldatzeko ekimena.

Abenduaren 9an larunbatean 11:00etan egingo dute baserritarren azokan gailetak eta taloak prestatzen ikasteko saioa.

Abenduaren 16an abasto azoka plazan, aldiz, turroiak eta polboroiak nola egiten diren irakatsiko dute 11:00etatik aurrera.

Bestalde, Egoitz Bernaola laudioarrak aurkeztuko du abenduaren 15ean Joaquin Barbara y Balza margolariari buruz idatzi duen liburua 19:00etan Lamuza Parkeko Kasinoan. Testua euskaratu du Kepa Barañano Aldekoak. Gainera, erakutsiko dituzte artistaren koadro batzuk, orain arte publikoarentzat ezezagunak izan direnak, alegia. Ekitaldia antolatu du San Roke Kofradiak.

Gainera, Abenduaren 15ean, ostiralean, 18:00etan Musika Etxean “Laudioko Etxe Feminista Eraikitzen” taldeak jakinaraziko du nola sortzen ari diren herriko Emakumeen Etxea. Batzar irekia deitu dute horretarako eskualdeko emakume orok parte har dezaten, modu kolektiboan gauzatu nahi baitute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos