http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Submergence filmak inauguratuko du aurten Zinemaldia

Submergence filmaren protagonistak.
Submergence filmaren protagonistak.

Wim Wendersen azken filmaren proiekzioarekin hasiko da Donostiako 65. Zinemaldia, irailaren 22an

ELCORREO.COM

Submergence Wim Wendersen azken filmaren proiekzioarekin hasiko da Donostiako 65. Zinemaldia, irailaren 22an. Urrezko Maskorra lortzeko lehian egongo den filmaren zuzendariak eta emakumezko aktore protagonistak, Alicia Vikanderrek, aurkeztuko dute filma Donostian.

Alemaniaren, Frantziaren eta Espainiaren arteko koprodukzio horren Europako estreinaldia izango da; aurrez Toronton izan da. Erin Dignam-ek (The Yellow Handkerchief, The Last Face) idatzi du istorioa, The Economist astekariko J.M. Ledgard (Giraffe) berriemailearen izen bereko eleberri ospetsuan oinarriturik, eta James McAvoy eta Alicia Vikander dira aktore nagusiak.

Wim Wenders alemaniar zuzendari, gidoilari eta ekoizlea (Düsseldorf, 1945) Europan eta Estatu Batuetan aritu da bere lan-ibilbidean, eta azken berrogei urteetako film nabarmenetako batzuk egin ditu: esate baterako, Der Stand der Dinge (1982), Paris, Texas (1984) edo Der Himmel über Berlin (1987). Halaber, bere lana hainbat sariekin antzaetsi dute, Veneziako Urrezko Lehoia edo Canneseko Urrezko Palmorria eskuratu baititu.

James McAvoy eskoziar antzezlea (Glasgow, 1979) hainbat lanetan izan da protagonista: adibidez, The Last King of Scotland (Kevin Macdonald, 2006), Atonement (Joe Wright, 2007), The Disappearance of Eleanor Rigby (Ned Benson, 2014, Zinemaldiko Perlak sailerako aukeratua izan zen) eta Split (M. Night Shyamalan, 2016).

Alicia Vikander suediar antzezleak ere (Göteborg, 1988) antzezpen nabarmengarriak egin ditu: Kitty izan zen Anna Karenina filmean (Joe Wright, 2012) eta Mathilde erregina En Kongelig Affære / A Royal Affair lanean (Nikolaj Arcel, 2012). Horrez gain, antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen The Danish Girl (Gerda Wegener) filmean egindako lanari esker.

Bestalde, Filmeko musika Fernando Velázquez-ek konposatu du (Un monstruo viene a verme, Ezinezkoa). Zeregin horretan, berriz ere Euskadiko Orkestra Sinfonikoa izan du lankide.

Fotos

Vídeos