Borrar
Stephen Ansolabehere irakaslea. E. C.
Stephen Ansolabehere, Harvard-eko irakaslea: «Euskara iragana, maite dudan kultura eta lagunekiko lotura da»

Stephen Ansolabehere, Harvard-eko irakaslea: «Euskara iragana, maite dudan kultura eta lagunekiko lotura da»

Irakasle amerikarrak euskal kulturarekiko jakin min handia du

izaskun moyano

Sábado, 9 de diciembre 2017, 23:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Duela urte asko euskaldun askok gerratik ihesean eta etorkizun oparo baten bila joateko asmoz, Ameriketara alde egin zuten bizi berri bati hasiera emanez. Lana aurkitu eta familia bertan eraikitzeaz batera han bota zituzten askok haziak. Frantses euskalduna zen bikote baten biloba dugu Stephen Ansolabehere Harvard Unibertsitateko zientzia politikoetako irakaslea. Duela urte batzuk euskara ikasteari ekin zion, bere «aitona-amonen kulturarekin bat egiteko asmoz».

Ansolabehere Sacramenton (Kalifornia) jaio zen. Bere ama ere amerikarra zen baina aitaren gurasoak Euskal Herritik bertara joandakoak ziren. Aitaren ama, Saint Jean Pied du Porten (Donibane Garazi) jaio zen; aitaren aita, aldiz, Baigorriko herri txiki baten, Bankan (Nafarroa Behera). Beraz, Stephenen aita txikitan euskaraz eta frantsesez aise moldatzen zen. Egun batean ostera, honen aita hil eta amak Amerikarren kulturara egoki behar zutela adierazi zion. Ondorioz, urteak aurrera joan ahala euskaraz eta frantsesez hitz egitea ahaztu zitzaion.

Istorio honek euskararekiko jakin mina sortu zion Stepheni. «Nire aitona- amonek erabiltzen zituzten esamoldeez gogoratzen naiz batzuetan eta haien esanahia ezagutzeko gogo bizia izan dut beti». 2010. urtean ikasten hastea erabaki zuen, eta honetarako euskarazko hainbat liburu erosi zituen. Zoritxarrez, ez zen hauekin ongi moldatu, zaila egiten baitzitzaion haietan zekarrena ulertzea. Hala ere, lagun euskaldun ugari ditu Harvardeko irakasleak eta hauek animatuta hizkuntza zaharra ikasteari gogor ekin zion. Honetarako, New England Basque Club-ek eskaintzen zituen klaseetan eman zuen izena, eta Euskal Herrira bidaiatzen hasi zen. Izan ere, aurreko udazkenean bi hilabete eman zituen Marurin (Bizkaia) lagun batzuen etxean, eta Zornotzako Barnetegira joaten zen.

«Euskarak nire bihotza ukitzen du, nire aitona-amonek Ameriketara ekarritako kulturarekin lotu eta Euskal Herrian ditudan hainbat lagunekin konektatzen nau». Azken hamar urteotan urtero etorri da bisitan Stephen Euskal Herrira, «bidaia bakoitzean gero eta denbora luzeagoa ematen dut bertan», onartu du. «Euskal Herritarren arteko harremanak arreta deitzen didate. Beraien artean oso ondo portatzen dira eta nirekin oso eskuzabalak dira». Bere ustez, euskal kulturak sustrai sakonak ditu eta jendeak indarra eta oparotasuna eraikitzen omen du handik.

Erronkak: hiztegi berria ikastea eta entzumena garatzea

Irakaslearen aburuz, euskara ingelesa eta gainontzeko hizkuntzekin alderatuz oso bestelakoa omen da, baina gramatikari dagokionez, bere logika du. Bere ingurukoei soinuak arreta deitzen die eta euskaraz zerbait esateko eskatzen diote behin eta berriz. «Jatorri euskalduna duten kide pare bat ditu eta nire esperientzia entzun ostean hizkuntzarekiko interesa piztu zaie». Barnetegia oinarrizko ezagupenak areagotzeko era bikaina dela dio. «Oraindik asko daukat ikasteke baina oso gogotsu nago», adierazi du.

Egungo gizartearen etengabeko aldaketak eta ekonomia eta kulturaren globalizazioak euskara presiopean mantentzen dutela dio. Hala eta guztiz ere, euskara hizkuntza gutxitua izan arren, luze biziraungo duela uste du. «Herritarrak beraien hizkuntzaz oso harro daude, eta bizik mantentzeko lan handia egiten ari dira». Horrez gain, bere ustez, euskal kultura oso aberatsa da eta Espainiako iparraldean dagoen herri txiki batean bakarrik ofiziala izan arren, oso presente omen dago mundu osoan.

Baina hedapena alde batera utzi, Stephenentzat euskarak badu balore pertsonala. Bere familiaren iraganarekiko, maite duen kultura batekiko eta dituen hainbat lagunekiko duen loturatzat hartzen du hizkuntza zaharra. «Pausu asko eman behar ditut euskararen ibilbidean, baina hizkuntza zaharra hedatu eta euskal kulturan sakontzea gustatuko litzaidake».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios