http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Sopelako duatloia ospatuko da gaur

Lehiakide batzuk, iazko edizioan./Festak.com
Lehiakide batzuk, iazko edizioan. / Festak.com

Lehiakideek bost kilometro egin beharko dituzte korrika lehen atalean; ondoren, 20 kilometro bizikletaz, eta, bukatzeko, beste 2,5 kilometro korrika. Proba sprint distantziako Euskadiko Txapelketarako puntuagarria izango da

ELCORREO.COM

Sopelako Duatloiaren edizio berria jokatuko da gaur. Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Sopela elkarteak Euskadiko Triatloi Federazioarekin elkarlanean antolatu dute proba, eta aurten nobedade garrantzitsua izango dela gogorarazten dute antolatzaileek; izan ere, sprint distantziako Euskadiko Txapelketarako puntuagarria izango da.

Duatloia arratsaldeko 16:15ean hasiko da emakumezkoentzat eta 16:30ean gizonezkoentzat, eta probak bi orduko iraupena izango du. Duatloian parte hartzeko intentzioa dutenek, dena den, dortsalak jaso ahal izango dituzte 12:30etatik 15:30-etara. Dena den, proban parte hartuko duten pertsonek kontuan izan beharko dute NAN-a aurkeztu behar izango dutela dortsala jaso ahal izateko. Beraz, adi egon eta ez ezazue zuen dokumentazioa ahaztu. Boxak Sopelako Udaletxeko plazan kokatuko dira.

Baina, zertan datza gaurko proba? Lehiakideek bost kilometro egin beharko dituzte korrika lehen atalean; ondoren, 20 kilometro bizikletaz, eta, bukatzeko, beste 2,5 kilometro korrika. Dena den, antolatzaileek gogorarazten duten bezala, oin lasterketarako ezinbestekoak izango dira kirol arropa eta oinetakoak eta bizikletako probarako, bizikleta.

Kategoria orokorreko lehenengo hiru sailkatuek garaikurra eta sariak lortuko dituzte (100, 75 eta 50 euroko bonuak). Hortaz aparte, bestelako kategorietako irabazleek garaikurra jasoko dute. Era berean, parte hartzaile guztien artean kirol materiala zozkatuko da. Sarien banaketa 18:30ean izango da, Udaletxeko plazan, eta 18:45 etik 19etara proba amaituko da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos