http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Sopelako VI. Duatloi Txikia irailaren 16an ospatuko da

Gazte batzuk, duatloi batean. / P. Urresti

Urtez urte, probak arrakasta itzela erdiesten du eta horregatik, antolatzaileek aurreko edizioetako parte hartzea izatearekin konforme agertzen dira

ELCORREO.COM

Sopelako Duatloi Txikiaren seigarren edizioa irailaren 16an, larunbatean, ospatuko da, non lasterketaren hasiera nahiz bukaera bizkaitar udalerriko Udaletxean izango den. Sopelako Hirubi Triatloi Taldeak eta Sopelako Udalak antolatzen duten proba honek, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bizkaiko Triatloi Federazioaren, Euskadiko Triatloi Federazioaren eta Klick & Go-ren laguntza du.

Duatloia proba, korrika-lasterketaz, txirrindularitza eta berriro ere korrika-lasterketaz osatutako kirol-lehiaketa da.[

Urtez urte, probak arrakasta itzela erdiesten du eta horregatik, antolatzaileek aurreko edizioetako parte hartzea izatearekin konforme agertzen dira, plaza guztiak bete izan baitira. Seigarren edizio honek, urtebete eta 14 urte bitarteko atletismoko promesentzako 350 plaza eskainiko ditu. Kategoria desberdinak antolatu dira eta distantziak adinaren araberakoak izango dira.

Esan bezala, proba goizeko 10:00 etan hasiko da Sopelako Udaletxeko Plazan eta parte hartzaileen kopurua 350 umeetakoa izango da. Antolatzaileek gogorarazten duten bezala, oin lasterketarako ezinbestekoak izango dira kirol arropa eta oinetakoak eta bizikleta sektorean bizikleta gurpiltxoekin edo gurpiltxorik gabe (mailaren arabera) eta kaskoa erabili behar izango dute. Hortaz aparte, proban parte hartuko duten guztiek euren gurasoen edo tutoreen baimena izango dute.

Parte hartzeko interesa duten pertsonek, izen-emate epea zabalik izango dute abuztuaren 28tik aurrera, dohain http://triatlonsopelana.org web orrialdean, irailaren 14ra arte.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos