Borrar
Txakur bat, Sopelako parke berrian. E. C.
Sopelak txakurrentzako lehenengo parkea ireki du

Sopelak txakurrentzako lehenengo parkea ireki du

Gune berriak animaliek korrika egin, jolastu, dibertitu eta trebatu ahal izateko jokoak dituen zirkuitu bat dauka

elcorreo.com

Lunes, 11 de septiembre 2017, 00:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Txakurrarekin paseatzea ez da beti gauza erraza. Kale estuak, kotxe askoren presentzia, bizikletak... Ozpoto ugari daude. Erosotasuna kentzen dute eta ez dira beti aukerarik komenigarrienak animaliarentzat zein auzokideentzat. Hau guztia kontuan harturik, Sopelako Udalak maskoten aisialdirako gune berezi bat egokitu du.

Sopelak txakurrentzako lehenengo parkea ireki du, herritak egin dituzten eskaerei erantzunez. Bizkaiko udalak 16.300 euro inguru bideratu ditu udalerrian erroldatutako 2.936 txakurren beharrei erantzuna ematea helburu duen proiekturako. Lanak abuztuko azken asteetan egin ziren, Sopelako Udalak jakinarazi duenez.

Parkea Sipiri kalean dago, udaletxearen atzealdean, eta txakurrek korrika egin, jolastu, dibertitu eta trebatu ahal izateko jokoak dituen zirkuitu bat dauka. Ibilbidean zehar, besteak beste, pasabideak, latesiak, slalomak, luzera eta altuera jauziak, kulunkak, tunelak eta gurpilak dituzte txakurrek. Zirkuitua lehiaketa hipikoetan oinarrituta dago eta txakurrak zirkuituan zehar dauden oztopo desberdinak gainditzean datza.

Gontzal Hermosilla Sopelako alkateak parkea bisitatu zuen duela egun gutxi batzuk. Bere esanetan, «proiektu honek Sopelako Udalak orain arte martxan jarritako animalien adopzioaz kontzientziatzeko zenbait kanpaina ditu aurrekari». Ildo horretan, Sopelak duen txakur populazio handia kontuan izanik, ia 3.000 txakur erroldaturik baitaude, printzipioz Larrabasterran kokatuko den bigarren parke bat eraikitzeko lanetan murgildurik daudela jakinarazi du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios