http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Sopela, jolas parkeak eraberritzearen alde

Artazakoarekin amaituta Gernikarekin jarraituko dute 55,000 euroko inbertsioari esker

IZASKUN MOYANO

Sopelako Udalak aurrera darrai jolas parkeen eraberritze lanekin. Artazakoarekin bukatuta, orain Gernikaren txanda iritsi da. Lehendabizikoa berriztatuta, familiek jolaserako espazio berri batez gozatzeko aukera dute, non igotzeko sare bat, bi bi kulunka eta gaztelu berri bat instalatu diren. Honez gain, zorua kautxuzko beste zoru berri batengatik ordezkatu da txikienen segurtasuna bermatzeko helburuarekin.

«Umeentzako parkeen egokitzapen eta hobetze lan integralen proiektuak aurrera doaz eta lan desberdinek erritmo egokia hartu dute. Obrak sekuentzialki ari gara egiten, beti ere udalerriko haurrei gune seguruago eta adeitsuagoak eskaintzeko helburuarekin», adierazi du Sopelako alkatea den Gontzal Hermosillak.

Denbora luzean dihardute parkeak eraberritzeko plana adosten. Orain dela urtebete, 2016ko urrian, udalak 150 inkesta baino gehiago egin zituen udalerriko zenbait parkeetako erabiltzaileen beharrak eta erabilera patroiak biltzen zituen txostena lantzeko helburuarekin. Diagnostikoak, Sopelako auzokideen eskaerak jaso eta hauei erantzuteaz gain, egun martxan jarri diren jarduerak baloratzeko baliagarria izan da.

Aurretik aipatu bezala, Artazakoarekin bukatuta, orain Gernika parkearen txanda iritsi da. Kasu honetan, jolas gunea zabaldu egingo da, ia 180 metro karratuetara arte iritsiz. Bi kulunka berri, abioneta bat, helikoptero bat eta hodei-gune bat instalatuko dira besteak beste. Obrak azaroaren erdian edo bukaeran hasiko direla aurreikusten da eta iraupena 2 hilabetekoa izango da. Guztira udalak 55.000 euro bideratuko ditu lanak burutzeko.

Etorkizunera begira, Sopelako Udalak jada martxan jarri du Errekagane, Balea, Lizarre edota Sopelmarreko haur parkeak eraberritzeko bigarren fasea. Gutxi gora behera, 170.000 euroko inbertsioa egingo du udalak hobekuntza lan hauekin. Halaber, posible den heinean, udalak 2018an zehar beste bi parke estaltzeko proiektuekin hastea aurreikusten du, bata Larrabasterran eta bigarren bat herriaren erdigunean. 

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos