http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Sondikako II. Pintxo Txapelketa hemen da

Lehendabizikoa izandako arrakastaren ondoren, gaur ere ostalariek jakirik goxoenak eskainiko dituzte

IZASKUN MOYANO

Euskal Herriko kulturaren parte dira bertoko jaki eta produktuak. Izan ere, herritarrek oso gustuko dute jatea. Honen harira, maiz jende pila erakartzen dute janari txapelketek, eta Sondikako herrian ez da bestelakorik gertatuko. Lehendabiziko edizioak izan zuen arrakastaren ostean, gaur ospatuko dute II. Pintxo Txapelketa udalerrian. Beste behin ere, ostalariek beraien proposamen goxoak aurkeztuko dizkiete herritarrei.

Lehiaketa udalak antolatzen du, herriko ostalaritzari bultzada bat emateko xedez. Izan ere, sailkapenaren arabera, edozeinek har lezake parte. Hots, taberna, kafetegi, jatetxe zein ostatuek eman dezakete izena. Baina honetarako baldintza batzuk bete beharko dituzte. Alde batetik, establezimendu bakoitzak pintxo bakarra aurkeztu beharko du. Era berean, pintxook identifikatuta egon behar dute, eta jendearen eskura jarri beharko dira lehiaketa egunean. Bestalde, jakiak euro batean salduko dira

Kasu honetan, guztiek haragizaleen gustuko jakiak prestatuko dituzte; okela osagai nagusitzat dituzten pintxoak, hain zuzen ere. Ondoren, sondikoztarrak izango dira bozkatuko dutenak, eta onenak jasoko du garaikurra. Horrez gain, 100 euroko txartelen zozketa burutuko da botoa ematen duten herritar guztien artean, txapelketan parte hartu duten ostalaritza guneetan gastatzeko.

Halaber, adituez osatutako epaimahai teknikoa ere izango da txapelketan. Hauek establezimenduetara joango dira era anonimoan eta pintxoak probatu eta puntuak emango dizkiete. Epaimahaikideak, taldean edota banaka, joango dira sekretuan. Epaimahai teknikoaren erabakia arrazoitua eta apelaezina izango da, eta balorazioen %50 izango da.

Dena den, bai haragi zaleek eta baita adituek ere irizpide jakin batzuk jarraituko dituzte pintxoak baloratzeko orduan. Besteak beste, aurkezpena, lehengaien kalitate eta oreka, zaporea bere osotasunean eta originaltasuna.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos