http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ni una sola línea lana, Umorea Labur Jaialdiaren umorezko film labur onena

Guztira, 31 film labur aurkeztu ziren sail ofizialean, baina, ohi bezala, udalerriko eta eskualdeko lanentzako atala ere egon zen

E.C.

Víctor E.D. Somozaren Ni una sola línea lanak pasadan astean amaitutako Umorea Labur Jaialdiaren XVI. edizioaren umorezko film labur onenari emandako sari garrantzitsua irabazi zuen. Oraingo honetan ere, Lanbarri Kultur Elkartea arduratu da ekimena antolatzeaz, Arrigorriagako Udalarekin lankidetzan.

Guztira, 31 film labur aurkeztu ziren sail ofizialean, baina, ohi bezala, udalerriko eta eskualdeko lanentzako atala ere egon zen. Antolakuntzaren iritziz, bertoko lan horiek ere gero eta kalitate hobea dute, eta oso pozik geratu ziren ikusleen erantzunarekin. «Balorazio oso ona egin dugu; izan ere, aste osoan zehar jende asko hurbildu da Lonbo Aretora, eta egunik handienetan, ostirala eta larunbata, ia erabat bete da».

Ni una sola línea lanak, halaber, ikusleen saria jaso zuen, Alejandro Portazen Epidemia lanak zuzendaririk onenaren saria lortu zuen bitartean. Bestalde, Julián Candónen Crack filmak ikusle gazteen saria lortu zuen, eta Fede Aguadok, berriz, interpretazio onenaren saria irabazi zuen Z-Fest proiektuan egindako lanagatik.

Josu Angulo aktore bilbotarrak eta David Caiña gidoilariak aurkeztu zuten amaiera-gala eta bertan beste bi hauek ere saritu dira: Kimuak, euskal film laburren harrobi gisa egindako 20 urteko ibilbideagatik, eta Juanlo Berecibar, jaialdiaren hamaseigarren edizioa iragartzeko kartelaren egilea izateagatik.

Era berean, egunero, film laburrak proiektatzen hasi aurretik, publikoak Paregabea ikusteko aukera izan zuen, udalak sustatu duen eta Arrigorriaga eta bertako herritarren garrantzia nabarmentzen duen fikziozko film laburra, azaroaren 28an Lonbo Aretoan aurkeztu zena.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos