http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Small Size Days' ekitaldia Gasteizen martxan da

'Small Size Days' ekitaldia Gasteizen martxan da

SERGIO EGUÍA

Haurrekin lotutako hainbat jarduera egin dira Gasteizen, “Small Size Days” ekitaldia dela eta. Zehazki, hamar jarduera egin dira hiriko hainbat lekutan banatuta, “jakin-mina” gaitzat hartuta eta haur txikiak ardatz nagusia direlarik; arteaz eta kulturaz gozatzeko espazioa eta denbora eskaintzea da helburua.

Hamar jarduera horiek 20 herrialdetako 37 hiritan aldi berean egingo diren 140 jarduerei gehituko zaizkie, Teatro Paraíso taldearen KunArte zentroaren, Hezkuntza Zerbitzuaren eta EHUren Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Ikhezi ikerketa taldearen arteko lankidetzari esker.

Gaur, En cuerpo y alma zentroko kide Marta Garcíak familia osoak gozatzeko lantegi bat emango du, dantzaren bitartez adierazpen, bizitasun eta sorkuntza leku bat partekatzean eragindako poza agerraraziz.

Zigzag Danza taldeak emango dio amaiera jarduerez betetako asteburu horri, Aupapá ikuskizunarekin. 6 eta 18 hilabete bitarteko umeentzako zentzumen-esperientzia lasaia eta zirraraz betea: emakume bat kristalezko kubo baten barruan bizi da, eta haurtxoek barrura kirika egin dezakete, gainera igo edo begiratu. KunArtek txikienei erreparatu die programazio berriaren hasieran; izan ere, zentroaren erronketako bat haurtxoentzat kalitateko ikuskizunak antolatzea da, lehen esperientzia artistikoetan gidatzearren. Sarrerak teatroparaiso.com web-orrian daude salgai.

Aipatutako jarduera guztiak “Small Size Days 2018” ekitaldia dela eta mundu osoan lehen haurtzaroarekin (0-6 urte) lotuta antolatutako 140 jarduerei gehituko zaizkie. Urtarrileko azken asteburuan egiten da ekitaldia urtero, eta IV. edizioan 20 herrialdetako 37 hirik hartuko dute parte. Jarduera guztiak aldi berean antolatu eta aurkeztuko dira, mundu mailako ekitaldi erraldoi eta bakarra sortuz, “Artea ez da adin kontua, jakin-min kontua baizik ” lemaren pean.

“Small Size” egunak “Small Size” sareak sortutako ekitaldia da, zeinaren kidea baita Teatro Paraíso taldearen KunArte zentroa; 2007an fundatu zen sarea, nazioarteko elkarte artistiko gisa, lehen haurtzarorako arte eszenikoak zabaltzeko xedez. Elkarteak entrenamendua, dokumentazioa, arte ekitaldiak eta lankidetza-programak eskaintzen ditu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos