http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

The Sey Sisters taldearen gospel kontzertua izango da ostegunean Bermeon

Hirukoteak 'Let Freedom Ring' disko berria aurkeztuko du

ELCORREO.COM

Bermeok ekitaldi berezia eskainiko du ostegun honetan. The Sey Sisters taldeak gospel kontzertua emango du iluntzeko 20.00etan, Bermeoko Kafe Antzokian. Edna, Yolanda eta Kathy Sey ahizpek osatzen dute hirukotea, eta haiekin batera, Albert Bartolome pianista eta saxofonista izango da aretoko taula gainean.

Hirukoteak sortutako abestiak «emozioz beteak daude», eta mezu berezia daukate. Haien kantak «bidegabekeriaren kontra agertzen dira, giza eskubideak defendatzen dituzte eta etorkizunera begira itxaropena azaltzen dute», Bermeoko Udaletik adierazi dutenez.

Gospel arima eta afrikar espiritua uztartuz, «hiru ahizpek beren ahots izugarriak zabaldu dituzte munduan zehar, erritmo eta energia kutsakorrak, musika eta talentuarekin eta benetako pasioarekin uztartuz», kontzertuko antolatzaileek adierazi dutenez. Ahizpak Ghanan jaioak dira eta aktoreak ere badira.

Jaialdi garrantzitsuetatik igaro ondoren, The Sey Sisters taldeak 'Let Freedom Ring' disko berria aurkeztuko du Bermeoko Kafe Antzokian. Martin Luther Kingen 1963ko 'I have a dream' hitzaldi famatuko parte bat da, eta, horrela, esklaboen borroka eta afroamerikar herriak bere eskubide zibilak defendatzeko egin zuen borroka gogoratzeko omenaldi txiki bat egin nahi izan dute.

Sarrera bakoitzak 8 euro balio ditu eta Bermeoko Kultur Etxean, Kutxabanken orotarako kutxazainetan eta www.kutxabank.es webgunean erosi daitezke. 29 urtetik beherako gazteek, 65 urtetik gorako helduek, langabeek eta ezinduek %25eko deskontua izango dute leihatilara hurbilduz gero.

Temas

Bermeo

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos