http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Silvia Morenok, Arantxa Txintxurrek eta Rebeca Lópezek irabazi dute bisoiaren egoerari buruzko ipuinen lehiaketa

SERGIO EGUÍA

Aste honetan eman da 'Mustelido erdiurtar baten gogoetak' mikrotestuen lehiaketaren epaia. Lehiaketaren antolatzaileak dira Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, Arabako Foru Aldundia eta Jakintza liburu-denda. Ekimena proiektuaren testuinguruan sortu da, eta bere xedea zen gizarte zibila bisoi europarrak dituen arazoez kontzientziatu eta sentsibilizatzea, kasu honetan idazmenaren bitartez, zein baita gure planetako espezieen artean galtzeko arrisku handiena dutenetako bat.

23 idazle aurkeztu dira. Epaimahaiaren aburuz, den-denak oso ondo burutuak, zehatzak, irudimen handikoak eta ondo idatziak. Mikroipuin hauek istorio oso bat hiru esalditara laburtzeko gauza izan dira. Gaia librea izan da, eta kontakizunek originalak eta argitaratu gabeak. Lan bakoitzaren gehienezko luzera 50 hitzekoa izan da, eta euskaraz zein gazteleraz aurkeztu dira bertara.

Epaimahaikideak izan dira Arabako Foru Aldundiko Biodibertsitate Zerbitzuko buru Joseba Carreras de Bergareche, jakintza liburudendaren jabe Begoña Knörr eta Toti Martínez de Lezea idazlea, eta baloratu dute ez soilik lan bakoitzaren planteamendu petiko eta literarioa; baita “hain gutxirekin hainbeste” kontatzeko gaitasuna. Gainera, irabazleak hautatzeko pisuzko elementua izan da bisoi europarraren eta gizakiaren arteko bizikidetza kontatzeko modu bitxia.

Epaimahaikideak lehen eztabaidak izan ostean, zortzi finalista hautatu dituzte, eta horien artean, hauek irabazle:

Silvia Moreno López irabazi du lehen saria. Literatur alegia harrigarri baten bitartez, luxuzko artikulu bat egiteko bat egiteko zenbat bisoi behar diren kontatu digu.

Bigarren saria Arantxa Txuintxurreta Agirrerentzat izan da, zeinak Gainerakoan, Erruki lanean modu bitxian islatu duen bisoi europarraren bizitza ingurune gizatiartu batean.

Hirugarren saria Rebeca López Merinoren Pensamientos de un mustélido ipuin poetiko eta tristearentzat izan da, non bisoi europarren egungo bizimodu goibela islatzen, nahiz eta amaieran itxaropenerako zirrikitu txiki bat ere ireki duen.

Lehiaketara aurkeztutako mikroipuin guztiekin eta VisonArte proiektuko 28 eskulturekin erakusketa bat osatuko da apirilaren amaieran, Salburuko hezeguneak interpretatzeko Ataria zentroan.

Lan irabazleen egileek jakintza liburu-dendan erabiltzeko baleak eskuratu dituzte, 300, 200 eta 100 eurokoak, hurrenez hurren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos